About: dbpedia-eu:Jerrald_Goldsmith   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Jerrald Goldsmith
comment
  • Jerrald Goldsmith (izengoitia: Jerry Goldsmith ; Los Angeles, Kalifornia, 1929ko otsailaren 10a - Beverly Hills, Kalifornia, 2004ko uztailaren 21a) estatubatuar musikagilea izan zen. Musikarako zaletasun handiko familia batean sortu zen, eta zaletasun horrek bultzaturik, beren semeari musikako eskolak emateko maisurik onenak bilatu zituzten gurasoek. Jakob Gimpel maisuarekin ikasi zuen pianoa, eta konposizioa Mario Castelnuovo Tedescorekin, Goldsmithen belaunaldiko John Williams soinu-banden egilearen maisu izan zenarekin. Goldsmith gaztetatik izan zen zinemazalea, eta zinemarako musika idaztea zen bere helburu nagusietakoa. Horretan ere laguntza handia eman zion familiak, eta hari esker matrikulatu ahal izan zen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean. Miklos Rozsaren eskolak hartu zituen,
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Jerrald Goldsmith (izengoitia: Jerry Goldsmith ; Los Angeles, Kalifornia, 1929ko otsailaren 10a - Beverly Hills, Kalifornia, 2004ko uztailaren 21a) estatubatuar musikagilea izan zen. Musikarako zaletasun handiko familia batean sortu zen, eta zaletasun horrek bultzaturik, beren semeari musikako eskolak emateko maisurik onenak bilatu zituzten gurasoek. Jakob Gimpel maisuarekin ikasi zuen pianoa, eta konposizioa Mario Castelnuovo Tedescorekin, Goldsmithen belaunaldiko John Williams soinu-banden egilearen maisu izan zenarekin. Goldsmith gaztetatik izan zen zinemazalea, eta zinemarako musika idaztea zen bere helburu nagusietakoa. Horretan ere laguntza handia eman zion familiak, eta hari esker matrikulatu ahal izan zen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean. Miklos Rozsaren eskolak hartu zituen, eta harekin ikasi zituen soinu-banden konposizioaren oinarriak. 1955. urtean CBS etxearentzat hasi zen lanean, eta Climax eta Gunsmoke telebistako sailetako musika idatzi zuen. Harrezkero, etengabe jardun zuen lanean, telebistarako, batez ere, eta Perry Mason (1957), Errealitatearen mugetan (1960), Kildare doktorea (1961) eta Zigorra (1961) sailekin lorturiko ospeari esker hasi zen Hollywooden lanean. Ezin konta ahala lan egin zituen, baina Tximinoen planeta zientzia-fikzioko filmak eman zion lehenengoz ospea; oso musika originala da, perkusio eta haize harrigarriekikoa. 1974. urtean azaldu zen bere lan nagusietako bat, Chinatown, eta Oscar saria lortu zuen handik bi urtera Iragarpena filmeko partitura beldurgarriarekin. Goldsmithek era guztietako joera eta argumentuei egokituriko musika idazteko dohain aparta erakutsi zuen bere karreran zehar. Horrela, 1978an, esaterako, elkarren oso bestelako bi maisulan idatzi zituen, Brasilgo haurrak (1978), musika dotore eta erakargarria, eta Alien, zortzigarren bidaria (1978) filmeko musika misteriotsu beldurgarria, eta berdin-berdin idatzi zitzakeen musika liluragarriak (Legend, 1985) nola indar biziko martxak (Rambo: First Blood Part II, 1984). 1990eko hamarkadan egindako lanen artean, Oinarrizko sena (1992) da ezagunenetakoa.
thumbnail
is primary topic of
is Wikipage redirect of
is music composer of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software