About: dbpedia-eu:Jacques_Godbout   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Jacques Godbout
comment
  • Jacques Godbout Kanadar olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta zinemagilea (Montreal, 1933). Bere sorterrian egin zituen ikasketak, baina Addis Abebako Unibertsitatean lan egin zuen, Etiopian, frantseseko eskolak ematen, 1954tik 1957ra, eta hainbat bidaia egin ditu Egipto, Grezia eta Antilletan barrena. L'aquarium eleberria da Godbouten liburu nagusietako bat eta, beste zenbait sariz gainera, France-Canada saria irabazi zuen lan hari esker. 1962an Frantses Hizkuntzaren Mugimendu Laikoaren (Mouvement laïque de langue française) aitzindari izan zen, eta Idazle Quebectarren Batasunaren (L’Union des écrivaines et des écrivains québécois) sorreran parte hartu zuen, orobat, 1977an; Liberté aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Godboutek frantsesez idatzi du, eta bere obretan bere garai
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Jacques Godbout Kanadar olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta zinemagilea (Montreal, 1933). Bere sorterrian egin zituen ikasketak, baina Addis Abebako Unibertsitatean lan egin zuen, Etiopian, frantseseko eskolak ematen, 1954tik 1957ra, eta hainbat bidaia egin ditu Egipto, Grezia eta Antilletan barrena. L'aquarium eleberria da Godbouten liburu nagusietako bat eta, beste zenbait sariz gainera, France-Canada saria irabazi zuen lan hari esker. 1962an Frantses Hizkuntzaren Mugimendu Laikoaren (Mouvement laïque de langue française) aitzindari izan zen, eta Idazle Quebectarren Batasunaren (L’Union des écrivaines et des écrivains québécois) sorreran parte hartu zuen, orobat, 1977an; Liberté aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Godboutek frantsesez idatzi du, eta bere obretan bere garaiko kulturaren inguruko arazoak islatu ditu, besteak beste, idazlearen hizkuntzarekin zerikusia duten identitate-arazoak. Ingurune elebidunean eta bi kulturakoan idazten duen sortzailearen egoera aztertu du arreta bereziz. Haren literaturan diskurtsoa antolatzeko baliabide berrien bilaketa nabarmentzen da, eta azpimarratzekoa da estiloaren bizkortasuna, tonu, erregistro eta baliabideen aniztasuna, eta azkenik, umorea. Olerkigintzaren alorrean egindako lanetik azpimarratzekoak dira Carton-pâte (1956, Kartoi orea); Les pavés secs (1958, Kale lehorrak); eta C'est la chaude loi des hommes (1960, Gizonen lege beroa); eta eleberrietan, berriz, L´aquarium (1962, Akuarioa); Le couteau sur la table (1965, Labana mahai gainean); Salut Galarneau (1967, Agur Galarneau); D´amour, P. Q. (1972); eta Les têtes de Papineau (1981). Godboutek idatziak dira, halaber, La Grande Muraille de Chine (1969, Txinako Harresi Handia); Le réformiste, textes tranquilles (1975, Erreformista, testu lasaiak); Souvenirs shop, poèmes et proses 1956-1980 (1984, Souvenir denda, olerkiak eta prosak) eta Une histoire américaine (1986, Historia amerikar bat). Aurrekoaz gain, lau film luze eta 30 dokumental egin ditu.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software