About: dbpedia-eu:Ipar_Euskal_Herriko_literatura_XIX._mendean   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Ipar Euskal Herriko literatura XIX. mendean
comment
  • Napoleon I.aren eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterlooko porrotaren ondoren, Antzinako Erregimena berrezarri zen arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli, euskal probintziek ez baitzituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Ondorioz, euskarazko ekoizpenaren zati inportante bat elizgizonengandik etorriko zaigu oraindik: Adibidez, Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa, edota Laphitz eta Joanategiren santuen bizitzak.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Napoleon I.aren eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterlooko porrotaren ondoren, Antzinako Erregimena berrezarri zen arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli, euskal probintziek ez baitzituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Antolamendu politiko anitz izan ziren mendean zehar, hala nola, monarkia aldiak, inperioak eta errepublikak, hauen ondorioz etorritako gerra, matxinada eta gatazka ugari ere gertatu zelarik. urrats handiak eman zituen Frantziak garraiobide eta industriari dagokionez. Bestalde, bai eskola eta baita soldaduskaren bitartez ere lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua. Dena den, Ipar Euskal Herrian ez ziren gauzak hain azkar eta nabarmen gertatu, industriak garrantzia gutxi izan baitzuen nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitzen zuen Euskal Herrian. Estatuko eztabaida erlijioso eta borroka ideologikoen oihartzuna iristen zen noizean behin euskaldunen artera, baina elizak indartsu zirauen oraindik eta gehienetan bere eraginari eutsi zion. Ondorioz, euskarazko ekoizpenaren zati inportante bat elizgizonengandik etorriko zaigu oraindik: Adibidez, Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa, edota Laphitz eta Joanategiren santuen bizitzak. Anton Abadiaren Euskal Lore Jokoek eta Luis Luziano Bonaparteren dialektologiazko lanek bultzada nabarmena emango diete euskarazko bertsogintzari nahiz euskal ikerketei. Sortzaile laikoen artean, aipatzekoak dira, Etxahun koblariaz gainera, Joan Batista Elizanburu bertsogilea eta Joan Piarres Duvoisin prosagilea.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2023 OpenLink Software