Hurra hurritzaren fruitua da. Itxura esferiko-obala du, 10-15 milimetro inguruko diametroa eta 15-25 mm inguruko luzera. Oskol leun batez estalia dago, barneko hazia inguratuz. Oskolaren kanpotik, berriz, zuntzez osatutako beste azal bigunago bat du, hurra ontzen den bitartean idortu egiten dena. Hurra azaletik askatu eta zuhaitzetik erortzen da polinizazioa izan eta zortzi hilabetera. Haziaren muina jangarria da eta gordinik edo eginda (erreta, egosita, ore bihurtuta) jaten da. Haziak mintz mehe iluna du, hurra prestatu baino lehen batzuetan kendu egiten dena.