comment
| - Claude Henri de Rouvroy, Saint-Simongo kondea, askotan Henri Saint-Simongoa ere deitua (Paris, Frantzia, 1760ko urriaren 17a - Paris, 1825eko maiatzaren 19a) pentsalari eta idazlea izan zen. Charles Fourier eta Robert Owenekin batera, sozialismo utopiko nabarmenetako bat da. Saint-Simongo kondea garaiko ilustratuen erakusgarri da.
|
has abstract
| - Claude Henri de Rouvroy, Saint-Simongo kondea, askotan Henri Saint-Simongoa ere deitua (Paris, Frantzia, 1760ko urriaren 17a - Paris, 1825eko maiatzaren 19a) pentsalari eta idazlea izan zen. Charles Fourier eta Robert Owenekin batera, sozialismo utopiko nabarmenetako bat da. Saint-Simongo kondea garaiko ilustratuen erakusgarri da. Gizarte industrialaren garaiko lehen teorikotzat har daiteke. Horregatik, sozialismo frantsesaren —edo sozialismo utopikoaren— sortzailetzat jotzen da eta Soziologiaren aitzindaria. Bere pentsamenduaren eragina handia izan zen lehen sozialistengan (Karl Marx barne, horrek ere zientzia eta teknologian interesa eta fedea izan baitzuen), erromantikoengan, Auguste Comte-ren Soziologian, J. S. Mill-engan eta baita Luis Napoleon berarengan ere.
|