Hendrik Conscience (Anberes, Belgika, 1812ko abenduaren 3a - Brusela, Belgika, 1883ko irailaren 10a) nederlanderazko eleberrigilea izan zen. Bere eleberrietan, De Leeuw van Vlaanderen (1838, Flandesko lehoia) lanean adibidez, flandestarrek XIV. mendean Frantziako osteen aurka eginiko borrokak goretsi zituen. Flandesko kulturaren eta hizkuntzaren aldeko ekimenak ere laudatu zituen: De Loteling (1850, Zortzia) eta De arme Edelman (Jauntxo pobrea, 1851).