Goierriko gipuzkera gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako hego-ekialdeko Goierri eskualdean (Urola Garaia ere barne dela) egiten dena. Goierri, tradizioz, oso gune euskalduna izan da, nahiz eta XX. mendearen bigarren erdian eskualdeko industriaguneek —batez ere Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga udalerriek— erdaldun kopuru handia jaso izan. Migrazio hartan, kopuru txikiagoan bada ere, Goierri barruko eta beste euskalki edo azpieuskalki batzuetako euskaldunak ere bildu ziren industriagune horietara.
Goierriko gipuzkera gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako hego-ekialdeko Goierri eskualdean (Urola Garaia ere barne dela) egiten dena. Goierri, tradizioz, oso gune euskalduna izan da, nahiz eta XX. mendearen bigarren erdian eskualdeko industriaguneek —batez ere Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga udalerriek— erdaldun kopuru handia jaso izan. Migrazio hartan, kopuru txikiagoan bada ere, Goierri barruko eta beste euskalki edo azpieuskalki batzuetako euskaldunak ere bildu ziren industriagune horietara. Erdialdeko euskararen barruan, Goierriko hizkera nortasun handikoa da. Hasteko, homogeneo samarra da Goierri osokoa. Mendebaleko euskararen ezaugarri zenbait iritsi dira bertara (batez ere sartaldeko ertzean dauden Zegama, Segura eta, bereziki, Legazpira), eta, ostera, Gipuzkoako gainerako hizkeretan zabaldu diren ezaugarrietako asko ez dira Goierrin hedatu. Azken gertakari bi hauek Urolaldeko hizkeretan ere nabari dira, baina Goierrin, gainera, Araban behiala mintzo zen euskararekiko lotura ere sumatzen da.
Goierriko udalerriak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta ZerainUrola Garaiko udalerriak: Ezkio-Itsaso eta Legazpi
Urola Garaiko udalerriak: Urretxu eta ZumarragaTolosaldeko udalerriak: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Orendain eta Tolosako Bedaio eta Aldaba auzoak.