About: dbpedia-eu:Giovanni_Verga   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Giovanni Verga
comment
  • Giovanni Verga (Catania, Sizilia, 1840ko irailaren 2a - Catania, 1922ko urtarrilaren 27a) italiar idazlea izan zen. Lur-jabe aberats baten semea zen, tradizio liberaleko familia batekoa. Zuzenbide ikasketak egin zituen bere sorterriko Unibertsitatean. Eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Giovanni Verga (Catania, Sizilia, 1840ko irailaren 2a - Catania, 1922ko urtarrilaren 27a) italiar idazlea izan zen. Lur-jabe aberats baten semea zen, tradizio liberaleko familia batekoa. Zuzenbide ikasketak egin zituen bere sorterriko Unibertsitatean. Eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen. Literaturaren alorreko lehen saiakera Amore e patria (1856-1857, Maitasuna eta aberria) eleberriarekin egin zuen, ikasle garaikoa, baina 1861-1862an argitaratu zuen bere lehenengo obra ezaguna, eleberria hau ere: I carbonari della montagna (Mendiko ikazkinak), kontakizun-obra. Obra horretan Foscoloren eta Dumasen eragina antzematen zaio, eta etikari eta politikari buruzko bere pentsamenduak eman zituen aditzera bertan. Bi eleberri horiek eta Sulle lagune (1863, Paduretan) lanak abertzaletasunari buruzko trilogia bat osatzen dute. 1869an Florentziara joan zen, eta handik hiru urtera Milanen hartu zuen bizilekua. Milanen bizi zen garaian hasi zen beste idazle batzuen ideiak ezagutzen, eta sorterrira itzuli zenean murgildu zen literaturaren munduan. Lehenengo urte haietako obretan erromantizismorako joera eta sentimentalismoa dira ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira, garai honetan, Una peccatrice (1866, Pekataria), idazle gazte batek karrera hasieran bizi dituen gorabeherei buruzko eleberria, eta La storia di una capinera (1871, Moja baten istorioa), Manzoniren eraginpean idatzitako eleberria, moja baten gorabeherak kontatzen dituena. Horien ondoren behaketa psikologiko sakoneko eta elementu erromantiko ugariz hornituriko lanak eman zituen argitara, Pekataria obran erabilitako eskema beretsuan oinarriturik, adibidez Eva (1873), Tigre reale (1873, Tigre erreala) eta Eros (1875). Vergak berak gerora esan zuenez, dotoretasunaren eta adulterioaren eleberriak izan ziren haiek, eta Zolaren eragina nabarmentzen da bertan; Luigi Capuana siziliar eleberrigilearen laguna izan zen, eta Capuanaren eta frantses naturalisten eragina nabaria da hiru eleberri horietan.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software