About: dbpedia-eu:Giorgio_Manganelli   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Giorgio Manganelli
comment
  • Giorgio Manganelli italiar idazlea (Milan, 1922 - 1990). Grupo 63 izenaz ezagutzen den italiar idazleen taldeko kidea izan zen, baina bere idazkera eta gogoetak nahiko independenteak izan ziren beti, eta ez zitzaion erabat atxiki talde haren aitzindarien esperimentalismoari.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Giorgio Manganelli italiar idazlea (Milan, 1922 - 1990). Grupo 63 izenaz ezagutzen den italiar idazleen taldeko kidea izan zen, baina bere idazkera eta gogoetak nahiko independenteak izan ziren beti, eta ez zitzaion erabat atxiki talde haren aitzindarien esperimentalismoari. Eleberriak, aitorpen-liburuak, saiakerak eta erreportaje-liburuak eman zituen Manganellik argitara, eta bere lanetan idazkera jasoa, xehetasunen zalea, birtuosoa sarritan, erabili zuen. Bere prosa narratiboan fikzioa eta aitorpenak edo gogoetak (pentsalari handia baitzen) nahasten dira, eta existentziaren ezinegonaren gaia lantzen du beti, heriotza eta ezerezaren inguruan. Aldi berean, literaturaren ikuspegi manieristaren alde egin zuen, osagai surrealisten bidez bere pertsonaien inguruan irudizko mundu bat osatuz. Bere kontakizunen artean aipatzekoak dira, batez ere, Hilarotragedia (1964), Nuovo commento (1969, Iruzkin berria), Agli dei ulteriori (1972, Ondoko jainkoei), Pinocchio: un libro parallelo (1977, Pinotxo: liburu paralelo bat), Centuria (1979, Mendea), Amore (1981, Maitasuna), Discorso dell' ombra e dello stemma (1982, Itzalaren eta ezkutuaren diskurtsoa), Dall'inferno (1985, Infernutik), A y B (1986) eta La notte (Gaua, egilea hil ondoren argitaratua). Saiakera liburuen artean, berriz, La letteratura come menzogna (1967, Literatura gezur gisa) eta Angosce de stile (1981, Ezinegon estilistikoak) dira azpimarratzekoak, eta erreportajeetan, berriz, Cina e altri orienti (1974, Txina eta beste ekialde batzuk) bidaia-liburua.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software