About: dbpedia-eu:Gero_(Axular)   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Gero (Axular)
comment
  • Gero, bi partetan partitua eta berezia liburua —laburturik, maiz Gero izenaz aipatua— Pedro Agerre Azpilikueta —Axular deitua— euskal idazleak idatzitako lan nagusia da, bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen, lapurtera klasikoan idatzirik.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Gero, bi partetan partitua eta berezia liburua —laburturik, maiz Gero izenaz aipatua— Pedro Agerre Azpilikueta —Axular deitua— euskal idazleak idatzitako lan nagusia da, bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen, lapurtera klasikoan idatzirik. Lehenengo edizio hartatik zenbait ale kontserbatzen dira, bost edo sei apika. Urte batzuk geroago bigarren edizio bat kaleratu zen. Aldi honetan, izenburua aldatu eta Gueroco guero izenburupean argitaratu zuten, inprimategi berean, hots, Bordeleko Milangues inprimatzailea, baina hainbat aldaketatxo eginik. Erlijio betekizunak geroko uzteak dakartzan kalte eta zorigaitzez dihardu liburuak; gizakiak, luzamendutan ibili gabe, Jainkoarengana bihurtu behar duela, alegia. Izenburuak «bi partetan partitua» dela aipatzen duen arren, liburu bakarra baizik ez da ezaguna (Piarres Lafittek bi parteak batera eta nahasian ageri direla dio, baina iritziak bereiz dabiltza, Luis Villasante bigarren partea betiko galdu delakoan baitago). Obrak ez du mistizismo apurrik ere erakusten; aszetikako egia bat azaldu, erakutsi eta frogatu nahi du, eliz pulpitutik ari bailitzan taxutua. Euskal literaturako liburu klasiko bat da, maisulana: eduki aberatsa, literatura ederrekoa, egitura dotorez taxutua, antzinatasuna eta originaltasuna dituena. Estiloari dagokionez, euskal sena du, egileak betiere abiapuntu eta maila literario egokia erakutsi zuen bere euskalkian; hitz jokoak, argudioak, errefrauak, ateraldiak, eta abar, denak euskal hizkera dotorez eta ulergarriz moldatuak daude. Ideiak hobeto adierazteko, Axularrek adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.
thumbnail
prop-eu:egilea
prop-eu:generoa
prop-eu:irudia
  • Gero azala.jpg
prop-eu:irudiarenTestua
  • Liburuaren azala
prop-eu:izena
  • Gero
prop-eu:urtea
is primary topic of
is Wikipage redirect of
is Wikipage disambiguates of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software