has abstract
| - Gaztelania edo espainiera (castellano, español) hizkuntza erromantze bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako f-a galtzea...). Munduan 407 milioi pertsonak lehen hizkuntza dute. Espainiako eta Hispanoamerikako ia estatu guztietan ofiziala da. Ama hizkuntza moduan, munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak ere kontuan hartuta (guztira, 600 milioi pertsona), munduko laugarrena da, txinera, ingelesa eta hindiaren ondoren.
|
prop-eu:estatuak
| - Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Dominikar Errepublika, Ekuador, Ekuatore Ginea, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, El Salvador, Uruguai, Venezuela talde esanguratsuak non: Andorra, Aruba, Belize, Brasil, Kanada, Gibraltar, Israel, Maroko, Holandar Antillak, Trinidad eta Tobago, Ameriketako Estatu Batuak, Filipinak
|