GR 282 edota Idiazabalgo gaztaren ibilbidea Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barna doan ibilbidea da. Bere izenak Idiazabalgo gaztari aipamena egiten dio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.
GR 282 edota Idiazabalgo gaztaren ibilbidea Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barna doan ibilbidea da. Bere izenak Idiazabalgo gaztari aipamena egiten dio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. 2014ko martxoaren 21an Seguran ibilbidearen aurkezpena egin zen, ekitaldi horretan Joxe Ramon Agirre Marron eta Alex Txikon mendizaleak, eta Ohiana Kortazar mendi lasterkaria egon ziren, Ondarre baserriko Felix Goiburu artzainak Txikon eta Kortazarri gazta bana eman zielarik.