About: dbpedia-eu:Francesc_de_Cabo   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Francesc de Cabo
comment
  • Francesc de Cabo Vives (Buenos Aires, 1910eko azaroaren 10a - Bartzelona, 1997ko urtarrilaren 15a) politikari eta iraultzaile katalana izan zen. XX. mende hasierako mugimendu anarkosindikalistaren ekintzaile nabarmenetakoa izan zen. Familiaren lan-arazoak zirela eta, Argentinatik Bartzelonara jo zuten, 1917an. Goi-mailako ikasketarik ez zuen egin, baina kultura handia bereganatu zuen, edozer irakurtzeko zaletasuna baitzuen, eduki filosofiko-politikoko obrak, batik bat. Kropotkin, Trotski eta Bakuninen ideiek eragin handia izan zuten berarengan. Bigarren Errepublikaren aurreko urteetan, hainbat talde ezkertiar-errepublikazaletan ibili zen, eta garai horretan egin zen CNT sindikatu anarkistako kide ere. Organizazio- eta propaganda-lan handiak egin zituen CNTn, eta hantxe ezagutu zuen Andreu
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Francesc de Cabo Vives (Buenos Aires, 1910eko azaroaren 10a - Bartzelona, 1997ko urtarrilaren 15a) politikari eta iraultzaile katalana izan zen. XX. mende hasierako mugimendu anarkosindikalistaren ekintzaile nabarmenetakoa izan zen. Familiaren lan-arazoak zirela eta, Argentinatik Bartzelonara jo zuten, 1917an. Goi-mailako ikasketarik ez zuen egin, baina kultura handia bereganatu zuen, edozer irakurtzeko zaletasuna baitzuen, eduki filosofiko-politikoko obrak, batik bat. Kropotkin, Trotski eta Bakuninen ideiek eragin handia izan zuten berarengan. Bigarren Errepublikaren aurreko urteetan, hainbat talde ezkertiar-errepublikazaletan ibili zen, eta garai horretan egin zen CNT sindikatu anarkistako kide ere. Organizazio- eta propaganda-lan handiak egin zituen CNTn, eta hantxe ezagutu zuen Andreu Nin iraultzaile katalana. 1930 aldera sartu zen Nin buru zuen alderdian, ICEn (Espainiako Ezker Komunista). Nin eta Trotski elkarrekin haserretu (1934) eta handik bi urtera sortu zuten Cabok eta Ninek POUM (Batasun Marxistaren Langileen Alderdia), Errepublikaren garaiko erakunde eraginkorrenetakoa, Leninen zalea, anarkista- eta troskista-joerako komunista asko erakarri zuena. Gerra Zibila hasi (1936) eta Nin estalinistek bahitu eta hil ondoren (1937), Francesc de Cabo bihurtu zen POUMeko buruzagi. Alderdia borrokarako talde antifaxistetan eratu zuen berriz, eta gogor jardun zuten POUMekoek Aragoiko frontean. Buenaventura Durrutirekin ibili zen Cabo Ebroko gudu sonatuan. Gerra amaitzean (1939), Argentinara alde egin zuen, politika utzi, eta irakaskuntzari ekin zion. 1982an itzuli zen Kataluniara, Andreu Nin Fundazioaren presidente gisara. Bertan hil zen, 1997ko urtarrilean.
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software