About: dbpedia-eu:Euzko_Enda   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Euzko Enda
comment
  • Euzko Enda 36ko Gerraren garaian argitaratutako aldizkaria izan zen. Haren lemak garaiko ideologia ondo asko azaltzen zuen: "Bulletin mensuel dedié à l´union de la race basque". Nahiz eta Lapurdin atera, edukiak zein kolaboratzaileak Hegoaldekoak ziren; aldizkarian, beraz, ez ziren mugaren bi aldeetako euskaldunak bildu eta hori, neurri handi batean, Iparraldean abertzaleen kontra zabaldu zen propaganda bortitzaren ondorioa izan zen. Euzko Enda aldizkaria, Comité Basque de Secours aux Refugiés elkarteak bultzatua, 1939ko urtarrilean kaleratu zen lehenengo aldiz. Erredakzio batzordea Angeluko Villa Endara etxean zegoen, eta Baionako Sud-Ouest egunkariaren inprimategian egiten zen. Ekimenak bi urte iraun zuen; denbora horretan, hamabost zenbaki agertu ziren. Aldizkariak hiru hizkuntzetako te
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Euzko Enda 36ko Gerraren garaian argitaratutako aldizkaria izan zen. Haren lemak garaiko ideologia ondo asko azaltzen zuen: "Bulletin mensuel dedié à l´union de la race basque". Nahiz eta Lapurdin atera, edukiak zein kolaboratzaileak Hegoaldekoak ziren; aldizkarian, beraz, ez ziren mugaren bi aldeetako euskaldunak bildu eta hori, neurri handi batean, Iparraldean abertzaleen kontra zabaldu zen propaganda bortitzaren ondorioa izan zen. Euzko Enda aldizkaria, Comité Basque de Secours aux Refugiés elkarteak bultzatua, 1939ko urtarrilean kaleratu zen lehenengo aldiz. Erredakzio batzordea Angeluko Villa Endara etxean zegoen, eta Baionako Sud-Ouest egunkariaren inprimategian egiten zen. Ekimenak bi urte iraun zuen; denbora horretan, hamabost zenbaki agertu ziren. Aldizkariak hiru hizkuntzetako testuak biltzen zituen, baina gehienak gaztelaniaz zetozen. Nahiko aldizkari apala zela esan daiteke: hamasei orri, oso marrazki gutxirekin. Lortzen zuten dirua Bureau de Recensement de la Race elkartearen eskuetan gelditzen zen. Oro har, EAJri lotuta zegoen. Kolaboratzaileen artean izen hauek aipa ditzakegu: Jose Miguel Barandiaran, etnografoa, euskaltzaina eta onomastikaz aditua; Juan Gorostiaga; Jose Javier Leguia, historialaria eta aldizkariaren zuzendaria; Adolfo Larrañaga, Espainiako literaturaz aditua; Juan Egileor; Inazio Eizmendi "Basarri", bertsolaria; Jesus Maria Leizaola euskal literaturaz aditua; Orixe; eta abar. Orrialde gehienak gaztelaniaz baziren ere, zenbaki guztietan euskaraz eginiko atala aurkituko dugu. Honela dio Javier Diaz Nocik: "Guztira, euskarazko testuak 70 bat dira: aurkibidean "Euzkel-idazkijak", "Euskeralogía y lingüística" eta "Filosofia" arloetan agertzen direnak. Gehienak, aldiz, literatur testuak ditugu, ipuinak, poesiak, atsotitzak eta abar. (...) Errose Bustintzak, esaterako, ipuinen bat argitaratu zuen Euzko-Endaren ia ale guztietan". Erroserekin batera Inazio Eizmendi, Juan Jose Zubimendi, Manu Ziartzolo "Abeletxe" sinadurak eta zenbait izengoiti agertu ziren ("Jokin", "Pagota"...). Guztira hamabost zenbaki kaleratu ziren, azkena 1940ko martxoaren 15ean. Iparraldeko eta Frantziako argitalpen gehienei gertatu bezala, nazien inbasioarekin aldizkaria itxi behar izan zuten.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2023 OpenLink Software