Euskaldunen badia (ingelesez: Basque Roads; frantsesez: Rade des Basques) Bizkaiko golkoko badia babestua da, Frantziako Charente-Maritime departemenduan dagoena. Mendebaldean Oléron uhartea eta iparraldean Île de Ré ditu mugakideak. Arroxelako portua bere ipar-ekialdeko muturrean dago eta Rochefort herria hegoaldean, Charente ibaiaren bokaletik hurbil.
Euskaldunen badia (ingelesez: Basque Roads; frantsesez: Rade des Basques) Bizkaiko golkoko badia babestua da, Frantziako Charente-Maritime departemenduan dagoena. Mendebaldean Oléron uhartea eta iparraldean Île de Ré ditu mugakideak. Arroxelako portua bere ipar-ekialdeko muturrean dago eta Rochefort herria hegoaldean, Charente ibaiaren bokaletik hurbil. Bertan, Napoleondar Gerretan zehar, 1809an Euskaldunen badiako itsas-gudua egin zuten, britainiarren garaipen ospetsua izan zena. 1757an, Zazpi Urteko Gerran, britainiarrek Rocheforteko setioa saiatu arren, ezin izan zuten frantziarrak menderatu.