comment
| - Euskal Herriko arkua edo Euskal Herriko atalasea —Eusko Mendiak edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik) eta Nafarroako ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.
|
has abstract
| - Euskal Herriko arkua edo Euskal Herriko atalasea —Eusko Mendiak edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik) eta Nafarroako ipar-mendebaldea barne hartzen ditu. Geologiari dagokionez, tolestura mesozoikoek eratzen dute; tolestura horiek mendebalde-ekialde norabide orokorra dute, arku itxura ematen dien kurbatura arin batekin. Altuera ertaineko mendilerroz osatua dago, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate dira: barnealdekoa bata, eta kostaldekoa bestea.
* Barnealdetik, honako mendilerro hauek ditu:
* Gorobel
* Gasteiz mendiak (Kapildui, 1.177 metro)
* Urbasa (1.000 metro inguruko goi-ordokia)
* Andimendi (Beriain, 1.493 metro).
* Kostaldetik, berriz, mendilerro hauek ditu:
* Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
* Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)
* Elgeako mendilerroa
* Aralar (Txindoki, 1.346m)
* Oizko mendilerroa (Oiz)
* Ganekogorta
|