About: dbpedia-eu:Europako_Parlamentua   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Europako Parlamentua
comment
  • Europako Parlamentua Europar Batasunaren biltzar parlamentarioa da. Frantziako Estrasburgo hirian kokatua dago. Bozketa unibertsalez hautatzen den nazioz gaindiko munduko legebiltzar bakarra da. 1979an sortu zen, eta, 5 urtetik behin, bozketak dituzte EBko 455 milioi biztanleek, eurodiputatuak aukeratzeko. Eurodiputatuak 9 talde politikotan banatuta daude, botoen arabera.
sameAs
depiction
  • External Image
homepage
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Europako Parlamentua Europar Batasunaren biltzar parlamentarioa da. Frantziako Estrasburgo hirian kokatua dago. Bozketa unibertsalez hautatzen den nazioz gaindiko munduko legebiltzar bakarra da. 1979an sortu zen, eta, 5 urtetik behin, bozketak dituzte EBko 455 milioi biztanleek, eurodiputatuak aukeratzeko. Eurodiputatuak 9 talde politikotan banatuta daude, botoen arabera. Lisboako Itunaren arabera, gero eta europarlamentari gehiago ditu gero eta pertsona gehiago bizi den Estatu batek. Gutxienez 6 europarlamentari ditu Estatu bakoitzak eta askoz jota, Alemaniaren kasua den bezela, 96. Gehienez, 751 europarlamentari daude, hala eta guztiz, horietako bat lehendakaria denez, berak ezin du bozkatu eta ondorioz, 750 bozka egon ahal dira bozkaketa bakoitzean. Europar Kontseiluarekin batera, Europar Batasuneko botere legegilea osatzen du. Nolanahi ere, Europar Legebiltzarrak ez dauka lege-ekimena, Batasuneko herrialdeetako parlamentu gehienez ez bezala. Europar Batasuneko "lehenengo instituzioa" den arren (hitzarmenetan estreinakoz aipatua, eta protokoloan lehentasunezkoa), Kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo Kontseiluaren eskumenekoak baitira. Parlamentuak, ordea, Batasuneko aurrekontuaren gaineko kontrola dauka, eta Batzordeko komisarioen aukeraketa bertan behera utzi dezake. Europar Legebiltzarrak bi egoitza ditu biltzeko: Louise Weiss izeneko eraikina Estrasburgon eta Espace Leopold izenekoa Bruselan. Lehenengoa egoitza ofiziala da, eta osoko bilkurak bertan egiten dira. Bigarrena, handiagoa, komiteen eta alderdi politikoen bilkuretarako zein ohiz kanpoko osoko bilkuretarako erabiltzen da. Europar Legebiltzarreko Idazkaritza Luxenburgon dago. 2014ko azaroaren 12an, LuxLeaks auzia zela eta “interes-gatazkarik izan ez” zela izan ziurtatu zuen Europako Batzordearen presidenteak. Baina, “baliteke, Luxenburgon zerga ingeniaritza gehiegi izatea”, adierazi zuen Junckerrek. Azaroaren 24an, Europako Parlamentuan Junckerren aurkako zentsura-mozioa izan zuten eztabaidagai, izan ere, Luxenburgok 340 multinazionalekin ezkutuko akordioak sinatu zituela jakin zen. Hala ere, ez zuen aurrera egingo euroeszeptikoen eta ultraeskuinaren babesa bakarrik zuelako.
thumbnail
is primary topic of
is Wikipage redirect of
is prop-eu:aurkezlea of
is prop-eu:babeslea of
is prop-eu:eserlekuakErakundeetan of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2023 OpenLink Software