Espainiako Lehen Errepublika 1873ko otsailaren 11tik 1874ko abenduaren 29a arte Espainian izandako erregimen politikoa izan zen. Espainiako Historiako lehen errepublika saio laburra izan zen oso, ezegonkortasun politikoa eta bortizkeria izan zituen ezaugarri. Errepublikak lau presidente izan zituen eta aldarrikatu zenetik hamaika hilabetera Pavía jeneralak estatu kolpea egin eta Errepublika unitarioa ezarri zuen, De la Torre dukearen menpean. Borboitarren berrezartzearekin amaitu zen.