About: dbpedia-eu:Druso_Germaniko   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Druso Germaniko
comment
  • Druso Germaniko (latinez Nero Claudius Drusus Germanicus edo Decimus Claudius Drusus) (K. a. 38 - K. a. 9) Livia Drusilaren eta Tiberio Klaudio Neronen seme gazteena zen. Hala ere, Druso benetako aita Augusto izanaren zurrumurruak egon ziren. Izan ere Tiberio Klaudio Neronen dibortzioaren eta Augustorekiko ezkontzaren ondoren jaio zen Druso. Denan den, dibortzio hitzarmenean Liviak Tiberio Klaudio Neronen aitatasuna onartzen zuen.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Druso Germaniko (latinez Nero Claudius Drusus Germanicus edo Decimus Claudius Drusus) (K. a. 38 - K. a. 9) Livia Drusilaren eta Tiberio Klaudio Neronen seme gazteena zen. Hala ere, Druso benetako aita Augusto izanaren zurrumurruak egon ziren. Izan ere Tiberio Klaudio Neronen dibortzioaren eta Augustorekiko ezkontzaren ondoren jaio zen Druso. Denan den, dibortzio hitzarmenean Liviak Tiberio Klaudio Neronen aitatasuna onartzen zuen. Druso Tiberio bere anaiarekin hazi eta hezi zen, eta bien arteko oso harreman estua sortu zen. Druso Marko Antonioren alabarekin, Antonia Minorrekin, ezkondu zen. Haien seme-alabak Germaniko, Livilla, Klaudio eta haurtzaroan hil ziren beste bi ume. Druso hil ostean, Antonia ez zen berriro ezkondu, ia ia 50 urte gehiago bizi arren. Augustok ohore franko eman zien bere semeordei. K. a. 19an, ohi baino bost urte lehenago, Drusok edozein kargo publiko izateko ahalmena eskuratu zuen. K. a. 16an, Drusok bere anaiaren postua hartu zuen, Tiberio Italiatik kanpo baitzegoen. Hurrengo urtean, Alpeetan borrokatu zuen, hango tribuak geldiarazten. Tiberioren laguntzarekin, aise menderatu zituzten tribuak. K. a. 13an, Galia gobernatzera joan zen, gobernari kaskar ohiak matxinada eragin zituen eta. Germaniarren eraso bati aurre egin behar izan zion. Rhin ibaian garaitu zituen inbatzaileak, eta Germanian barnan borrokatu zuen. Ipar Itsasoraino iritsi zen eta frisiarrei urteko zerga ezarri zien. Sari moduan, pretor urbano izendapena jaso zuen K. a. 11an. Nolanahi, berriro Germania aldera jo zuen, non garaipen asko lortu zituen. K. a. 9an, kontsul izendatu zuten, baina germaniarrak borrokatzera bueltatu zen. Kanpaina horretan, halere, zaldi batetik erorita hil zen. Ohore handiak jaso zituen, soldaduek biziki maite zuten eta. Haren garaipenengatik, familiak "Germaniko" izena erabili ahal izan zuen, eta izen horrekin haren seme zaharrenari ezagutzen zaio.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software