comment
| - Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 180.291 biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago Gros —Ulia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amar
|
has abstract
| - Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 180.291 biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago Gros —Ulia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak. Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da XIX. mendeaz geroztik, Kontxako badiaren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako gastronomiak, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) eta edonoren eskura dagoen gastronomia egiten duten Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetako pintxoei esker. Kulturaren arloan, nazioartearen arreta erakartzen duten hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia, besteak beste. 2014an, National Geographic aldizkariak Donostia munduko hiri zoriontsuenen zerrendan sartu zuen, ezaugarri erakargarrientzat nabarmendurik hondartzak, jatetxeak eta Igeldoko parkea. 2016an Donostia Europako Kultura Hiriburua da, Poloniako Wrocław hiriarekin batera. Merkataritzak eta bestelako zerbitzuek jendetza handia erakartzen dute probintziako herrietatik. Orobat, zentro administratibo garrantzitsua da: Gipuzkoako erakunde publikoek eta Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait organok Donostian dute egoitza. Unibertsitateek pisu handia dute hiriaren bizimoduan, hiru unibertsitate campus dituenez: Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Campusa, Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa edo EUTG eta Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola. Ikerkuntza arloan, aipagarriak dira Donostia International Physics Center, fisikaren arloko nazioarteko zentroa, eta nanoGUNE, nanoteknologiari buruzko nazioarteko zentroa. Kirolzaletasuna ere nabaria da hirian, eta kirol erakunde, azpiegitura eta ekitaldi nabarmenak ditu futbolean (Real Sociedad taldea), saskibaloian (Gipuzkoa Basket taldea), errugbian (Bera Bera taldea), hockeyan (Txuri Urdin taldea), atletismoan (Behobia-Donostia lasterketa), txirrindularitzan (Donostia Klasikoa nazioarteko lasterketa), arraunketan (Kontxako Bandera proba) eta esku huskako pilotan (Atano III.a pilotalekua).
|