Donemiliagako glosak Aemilianensis 60 latinezko kodexaren bazterretan X. mendearen bukaeran edo XI. mendearen hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz eskuz idatzitako oharpen txikiak dira. Kopiatzailearen helburua latinezko testuaren zenbait pasarte azaltzea zen. Filologian glosa honen garrantzia ez zen XX. mendera arte kontuan hartua, mila inguruko glosetatik ehun edo orduko erromantzez eta bi euskaraz daudelako eta hizkuntza bien lehendabiziko idatzizko lekukoa direlako. Eskuizkribuak San Millán de Susoko monasterioan aurkitu zituzten, Donemiliaga Kukulako udalerrian (Errioxa).