About: dbpedia-eu:Dominique_Joseph_Garat   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : dbo:Agent, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • Dominique Joseph Garat
comment
  • Dominique Joseph Garat Hiriart (Baiona, 1749ko irailaren 8 - Uztaritze, 1833ko abenduaren 9) abokatu, kazetari eta filosofo lapurtarra izan zen, Frantziako Akademiako kide 1803tik. Parisera gazte joanda, akademietako sari asko irabazi zituen 1770eko eta 1780ko hamarkadetan. Mercure de France eta Journal de Paris kazetetan idatzi zuen. 1794-1795. urteetan Frantziako Herri Irakaskuntzarako batzorde nagusiko kide izan zen eta 1798an Napolira bidali zuten enbaxadore. Urte berean Zaharren Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten eta konstituzio berria idazten hartu zuen parte ondoko urtean.
sameAs
name
  • Dominique Joseph Garat
  • Dominique Joseph Garat Hiriart
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
death place
birth place
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Dominique Joseph Garat Hiriart (Baiona, 1749ko irailaren 8 - Uztaritze, 1833ko abenduaren 9) abokatu, kazetari eta filosofo lapurtarra izan zen, Frantziako Akademiako kide 1803tik. Parisera gazte joanda, akademietako sari asko irabazi zituen 1770eko eta 1780ko hamarkadetan. Mercure de France eta Journal de Paris kazetetan idatzi zuen. Lapurdiko diputatu hautatu zuten 1789ko Estatu Nagusietan. 1792ko urriaren 9an Danton ordezkakatu zuen Justizia Ministerioan, eta akakardura horretan (1793ko urtarrilaren 20an) Louis XVI.ari heriotza-zigorra eman ziotela jakinarazi zioten. Bi egun geroago, Jean Marie Roland ordezkatu zuen Barne Ministerioan, kargu horretan abuztu arte egon zelarik. Urrian, girondino gisa atzemanda zeukaten, baina berehala geratu zen aske. 1794ko uztailaren 27an Robespierren aurka bozkatu zuen. Direktoriopean, Conseil des Anciens batzarreko kide aukeratu zuten (1799). Geroago, Napoleonek senatari (1799) eta Inperioko konte (1808) izendatu zuen. Napoleonen Ehun Eguneko agintaldian, Ordezkarien Ganberako kide ere izan zen. Monarkiaren itzulerarekin batera (Errestaurazioan) ez zuen arazo politikorik izan, eta 1830an Zientzia moral eta politikoen Akademiako kide izendatu zuten. Masoi sutsua zen, eta girondarra. 1789. urtean, Lapurdiko hirugarren estatuko ordezkari aukeratu zuten, Dominique anaiarekin batera, eta, hark bezala, Lapurdiko erakundeen aldeko borrokan jardun zuen, egiteko hartan anaia bezala nabarmendu ez zen arren. Dantonek Justizia ministro egin zuen 1792an eta Barne ministro ondoko urtean, baina kargua utzi zuen urte bereko abuztuan. Kartzelan eduki zuten bi hilabetez Izuaren aroan, baina ez zuten hil, Robespierrerekin zuen adiskidetasunari esker. 1794-1795. urteetan Frantziako Herri Irakaskuntzarako batzorde nagusiko kide izan zen eta 1798an Napolira bidali zuten enbaxadore. Urte berean Zaharren Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten eta konstituzio berria idazten hartu zuen parte ondoko urtean. Bonaparteren lankide izan zen (senatore izendatu zuen hark), baina urte batzuen ondoren harengandik aldendu eta bere Uztaritzeko etxera erretiratu zen. Joseph Garatek Euskal Herriko herrialde guztiak eta herri erdi-independente gisa, Napoleonen inperioaren mendean beti ere, egituratzeko proiektua azaldu zion hainbat aldiz Napoleoni. Asmo horren argigarri idatzi zuen Recherches sur le Peuple Primitif de l’Espagne, sur les révolutions de cette Peninsule, sur les Basques Espagnols et Français (1811, Espainiako jatorrizko herria, penintsula hartako iraultzak eta Espainiako eta Frantziako euskaldunak). Horrez gainera, Frantziako iraultzari buruzko liburuak, biografiak eta filosofia lanak idatzi zituen; XVIII. mendeko materialismo frantsesaren azken ordezkaritzat hartu izan da. Haren beste zenbait lan aipagarri: D. J. de Garat à M. de Condorcet (1791, J. Garatek Condorcet jaunari), Considérations sur la Révolution Française (1792, Frantziako iraultzari buruzko gogoetak), Mémoires sur la Révolution (1795, Iraultzaren oroitzapenak).
citizenship
nationality
thumbnail
prop-eu:heriotzaData
prop-eu:irudia
  • Dominique_Joseph_Garet_Cadet_.jpg
prop-eu:jaiotzaData
prop-eu:sinadura
  • Dominique_GaratSignature.jpg
prop-eu:zabalera
is primary topic of
is Wikipage disambiguates of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software