Attributes | Values |
---|
label
| |
comment
| - Conrad Beck (Lohn, 1901eko ekainaren 16a – Basilea, 1989ko urriaren 31a) suitzar musikagilea izan zen. Musika-ikasketak (pianoa eta teoria) Zuricheko kontserbatorioan egin zituen (1921-24), Paul Müller, Reinhold Laquai eta Volkmar Andreaerekin. 1925ean, Parisa joan zen. 1933ra bitartean han eman zuen egonaldia erabakigarria izan zen bere artista-garapenean; bertan Arthur Honegger, Nadia Boulanger eta Albert Rousselekin harremana izan zuen. Parisen bizi ziren beste hainbat musikagile atzerritarrekin Parisko Eskolan lan egin zuen. 1926an, Harizko laukotea 3. lanarekin orkestra-zuzendari nagusien arreta lortu zuen. 1932an Suitzara itzuli zen, eta Radio-Bâleko orkestrako zuzendaritza hartu zuen. Aldi berean, Basileako kontserbatorioko irakasle izan zen, eta bertan lan pedagogiko handia egin zu
|
sameAs
| |
dct:subject
| |
is primary topic of
| |
Wikipage page ID
| |
Wikipage revision ID
| |
prov:wasDerivedFrom
| |
has abstract
| - Conrad Beck (Lohn, 1901eko ekainaren 16a – Basilea, 1989ko urriaren 31a) suitzar musikagilea izan zen. Musika-ikasketak (pianoa eta teoria) Zuricheko kontserbatorioan egin zituen (1921-24), Paul Müller, Reinhold Laquai eta Volkmar Andreaerekin. 1925ean, Parisa joan zen. 1933ra bitartean han eman zuen egonaldia erabakigarria izan zen bere artista-garapenean; bertan Arthur Honegger, Nadia Boulanger eta Albert Rousselekin harremana izan zuen. Parisen bizi ziren beste hainbat musikagile atzerritarrekin Parisko Eskolan lan egin zuen. 1926an, Harizko laukotea 3. lanarekin orkestra-zuzendari nagusien arreta lortu zuen. 1932an Suitzara itzuli zen, eta Radio-Bâleko orkestrako zuzendaritza hartu zuen. Aldi berean, Basileako kontserbatorioko irakasle izan zen, eta bertan lan pedagogiko handia egin zuen.
|
is primary topic
of | |