comment
| - William Clark Gable (Cadiz, Ohio, 1901eko otsailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1960ko azaroaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako aktore bat zen, Oscar sariaren irabazlea eta soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa. Haren ospea handitu nahian, MGMk emakume famatuen aldean paratu zuen: Norma Shearer, Greta Garbo, Jean Harlow eta Joan Crawford, besteak beste. Jean Harlowekin sei filmetan agertu ostean, Clark Gablek film arrakastatsuenetan parte hartu zuen. Horrek "Hollywoodeko erregea" bihurtu zuen, eta 1930 eta 1940ko hamarkadetako izar handiena izan zen.
|
has abstract
| - William Clark Gable (Cadiz, Ohio, 1901eko otsailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1960ko azaroaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako aktore bat zen, Oscar sariaren irabazlea eta soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa. 1924an Hollywoodera joan zen, baina, paper garrantzitsurik jasotzen ez zuenez, antzerkira itzuli zen. The Last Mile antzezlanean bikain aritu ostean, 1930ean, MGMk zinemarako lehen kontratua luzatu zion. Haren lehen papera aurrekontu txikiko film bateko pertsonaia gaiztoarena izan zen arren, ikusleek gutun franko igorri zioten, haren ahots eta itxura boteretsua zirela eta. Estudioa berehala jabetu zen Gableren erakargarritasun indarraz. Haren ospea handitu nahian, MGMk emakume famatuen aldean paratu zuen: Norma Shearer, Greta Garbo, Jean Harlow eta Joan Crawford, besteak beste. Jean Harlowekin sei filmetan agertu ostean, Clark Gablek film arrakastatsuenetan parte hartu zuen. Horrek "Hollywoodeko erregea" bihurtu zuen, eta 1930 eta 1940ko hamarkadetako izar handiena izan zen.
|