Burkina Faso (frantsesez buʁkina faso ahoskatua) Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da. Sei herrialderekin egiten du muga: Malirekin iparraldean, Nigerrekin ekialdean, Beninekin hego-ekialdean, Togo eta Ghanarekin hegoaldean eta Boli Kostarekin hego-mendebaldean. 274.200 km²ko azalera du eta 2013ko zenbatespenaren arabera 17.322.796 biztanle ditu. Hiriburua Uagadugu da.
Burkina Faso (frantsesez buʁkina faso ahoskatua) Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da. Sei herrialderekin egiten du muga: Malirekin iparraldean, Nigerrekin ekialdean, Beninekin hego-ekialdean, Togo eta Ghanarekin hegoaldean eta Boli Kostarekin hego-mendebaldean. 274.200 km²ko azalera du eta 2013ko zenbatespenaren arabera 17.322.796 biztanle ditu. Hiriburua Uagadugu da. 1970 eta 1980ko hamarkadetan ezegonkortasun politiko handia egon zen bertan eta 1990eko hamarkadan alderdi anitzeko hauteskundeak antolatu ziren. Urtero ehunka mila landa langilek Ghana edo Boli Kostarako bidea hartzen dute lan bila.