Boli Kosta (frantsesez: Côte d'Ivoire, kot divwaʁ ahoskatua), ofizialki Boli Kostako Errepublika (frantsesez: République de Côte d'Ivoire) Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Gineako golkoaren ipar-mendebalean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 322.463 km2 ditu eta 17.298.040 biztanle (2005). Hiriburua Jamusukro da (200.659 biztanle), hiri nagusia Abidjan den arren (3.310.500). Buake eta Man dira beste hiri aipagarriak.