About: dbpedia-eu:Bilboko_euskara   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Bilboko euskara
comment
  • Bilboko euskara, Bizkaiko hiriburuaren euskal hizkera jatorrizkoa da, mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera dena. Bilboko euskara hiriaren erdigunean, Zazpikaleetan, ohiko hizkuntza izan zen Erdi Arotik XIX. mende hasieraraino. XIX. mendean zehar, ordea, gaztelania gailendu zen Bilboren erdigunean, nahiz Bilboko erdara hark euskarazko hainbat hitz eta eragin gorde zituen. Bilboko jatorrizko azpi-euskalkiak bizirik segitu zuen hiriaren periferiako nekazari auzo batzuetan, eta azken hiztunak gune horietan iraun dute XXI. mende hasieraraino. Iñaki Gaminde ikertzaileak hiru gunetan topatu ditu: Bilboren Errekaldeko mendialdean, Larraskitu izeneko auzoan, bestetik Begoña partean (Mahatserri aldean), eta azkenik Bilbo eta Arrigorriaga arteko Buia auzoan. Hiru gune hauek elkarrengandik ban
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Bilboko euskara, Bizkaiko hiriburuaren euskal hizkera jatorrizkoa da, mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera dena. Bilboko euskara hiriaren erdigunean, Zazpikaleetan, ohiko hizkuntza izan zen Erdi Arotik XIX. mende hasieraraino. XIX. mendean zehar, ordea, gaztelania gailendu zen Bilboren erdigunean, nahiz Bilboko erdara hark euskarazko hainbat hitz eta eragin gorde zituen. Bilboko jatorrizko azpi-euskalkiak bizirik segitu zuen hiriaren periferiako nekazari auzo batzuetan, eta azken hiztunak gune horietan iraun dute XXI. mende hasieraraino. Iñaki Gaminde ikertzaileak hiru gunetan topatu ditu: Bilboren Errekaldeko mendialdean, Larraskitu izeneko auzoan, bestetik Begoña partean (Mahatserri aldean), eta azkenik Bilbo eta Arrigorriaga arteko Buia auzoan. Hiru gune hauek elkarrengandik banatuta daude eta beren artean badira hizkera mailako alde txikiak (Begoñan eta Larraskitun euskarari euskerie esaten diote, Buian berriz auskerie). Koldo Zuazoren arabera, Bilboko jatorrizko euskara Nerbioi ibarrean egindakoaren antzekoagoa da (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Ugao Zaratamoko hizkerak), Txorierri edo Uribe Kostakoa baino. Bilbon, zer esanik ez, jatorrizko euskaldun horiez gain hiriaren erdigunean bizi diren euskaldun asko ere badira, Bizkaiko (eta urrunagoko) herrietatik iritsiak edota ikastolan, eskolan edo euskaltegian hizkuntza ikasi duten euskaldunberriak. Izatez, Begoña, Larraskitu eta Buia aldeko jatorrizko euskal hiztunak dozena gutxi batzuk dira gaur egun, gehienak adinekoak, eta horien aldean askozaz ugariagoak dira beste etorki bat duten Bilboko euskaldunak. Horregatik, gaur egun Bilbon entzun litekeen euskara era askotakoa izaten da (euskara batua, Bizkai aldeko zenbait azpi-euskalki, etab).
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software