comment
| - Beterriko gipuzkera gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena. Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek: Artikulu honetan, bigarren adiera horretan erabiliko dugu, azpieuskalki honetaz gaur egun dakigunaren arabera sailkapen egokiena delakoan.
|
has abstract
| - Beterriko gipuzkera gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena. Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek:
* Luis Luziano Bonaparteren sailkapenari jarraitu diotenen artean, oro har, Beterriko gipuzkera da Goierriko gipuzkeraren mugatik kostalderaino bitarteko gipuzkera guztia (erlojuaren noranzkoan eta ipar-mendebaldetik hasita, muga hauen barruko eremua: Mutriku, Pasaia, Errenteria, Berastegi, Lizartza, Tolosa, Albiztur, Zumarraga, Azkoitia, Mutriku).
* Koldo Zuazoren hainbat idatzitan, Beterriko gipuzkera Tolosako, Astigarragako, Hernaniko eta inguruetako hizkera da. Artikulu honetan, bigarren adiera horretan erabiliko dugu, azpieuskalki honetaz gaur egun dakigunaren arabera sailkapen egokiena delakoan.
|