comment
| - Bartolome Madariaga Garate edo Frai Bartolome Santa Teresarena (Etxebarria, Bizkaia, 1768ko abenduaren 21a - Lazkao, Gipuzkoa, 1836) euskal idazle eta karmeldarra izan zen. Korellako (Nafarroa) karmeldaretan sartu zen, Frai Bartolome Santa Teresarena izena hartuz. Lazkao, Iruñea eta Tuteran egin zituen eliz ikasketak 1808rako Markinako karmeldarren komentuan zegoen. Bertan sermolari eta predikari famatua izan zen eta Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena ibili zen lan horretan.
|
has abstract
| - Bartolome Madariaga Garate edo Frai Bartolome Santa Teresarena (Etxebarria, Bizkaia, 1768ko abenduaren 21a - Lazkao, Gipuzkoa, 1836) euskal idazle eta karmeldarra izan zen. Korellako (Nafarroa) karmeldaretan sartu zen, Frai Bartolome Santa Teresarena izena hartuz. Lazkao, Iruñea eta Tuteran egin zituen eliz ikasketak 1808rako Markinako karmeldarren komentuan zegoen. Bertan sermolari eta predikari famatua izan zen eta Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena ibili zen lan horretan. Espainiako Independentzia Gerran, Markinako fraideak kanporatuak izan ziren, eta Fray Bartolomeri bereziki esetsi zioten; preso hartua eta Bilbora eramana (1809) izan zen. Aurretik, ezkutatuta egon behar izan zen komentutik kanpo, frantsesen aurkakotzat baitzeukaten. Ondoren, 1813an berak antolatu zuen, berriz, Markinako komentua, eta hasieran bera izan zen han bizi izan zen bakarra. 1817-1820 urte bitartean komentu hartako nagusi izan zen. Burgosen eta Santanderren ere egon zen. Azkenik, fraide gazteen heziketaren arduradun izan zen, Lazkaoko komentuan, hil zen arte. Bi lan nagusi utzi zituen bizkaieraz idatzita: Euscal Errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba (1816), dantzen lizuntasunari buruzko saio morala; Icasiquizunak (1816-1819, hiru liburuki), hamar aginduei eta zazpi sakramentuei buruzkoa. Gaztelaniaz ere bi liburuxka idatzi zituen: Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828). Plautoren pasarte batzuen interpretazioa euskararen bidez eskaintzen du, lehenbizi, eta, ondoren, Leclusen Manuel de la Langue Basque izeneko liburuaren kontrako iritzi batzuk ageri dira. Bien arteko eztabaidak aurrera segitu zuen, eta Léclusek Plauto Polígloto izeneko liburuxkaz erantzun baitzion, Fray Bartolomek bigarrena argitaratu zuen: Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829). Iztuetak ere eztabaidan parte hartu zuen Fray Bartolomeren kontra.
|