Barik txartela Mifare DESFire teknologiadun kontaktugabeko txartela da, 2012ko urrian Bizkaiko Garraio Partzuergoak martxan jarrita, momentura arte Bizkaiko garraio publikoetan erabiltzen diren gainontzeko txartel guztiak ordeztuko dituena, 2014. urtean.
Barik txartela Mifare DESFire teknologiadun kontaktugabeko txartela da, 2012ko urrian Bizkaiko Garraio Partzuergoak martxan jarrita, momentura arte Bizkaiko garraio publikoetan erabiltzen diren gainontzeko txartel guztiak ordeztuko dituena, 2014. urtean. Barik txartelak irrati-uhin bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Hala, teknologia honek bezeroarentzako denbora aurreztea dakar. Txartelak, bai kargatutako titulu ezberdinen zein gure saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgarri du.