comment
| - Austria (alemanez: Österreich, ˈøːstɐˌʁaɪç ahoskatua), ofizialki Austriako Errepublika (alemanez: Republik Österreich) Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da. Iparraldean Alemania eta Txekiarekin du muga, ekialdean Eslovakia eta Hungariarekin, hegoaldean Eslovenia eta Italiarekin eta mendebaldean Suitza eta Liechtensteinekin. 83.879 km²ko azalera du eta 8,4 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, Alpeek azaleraren %62 hartzen baitute. 1995etik Europar Batasuneko kidea da eta 1999tik Eurogunekoa. Hiriburua Viena da.
|
has abstract
| - Austria (alemanez: Österreich, ˈøːstɐˌʁaɪç ahoskatua), ofizialki Austriako Errepublika (alemanez: Republik Österreich) Erdialdeko Europako estatu itsasgabea da. Iparraldean Alemania eta Txekiarekin du muga, ekialdean Eslovakia eta Hungariarekin, hegoaldean Eslovenia eta Italiarekin eta mendebaldean Suitza eta Liechtensteinekin. 83.879 km²ko azalera du eta 8,4 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, Alpeek azaleraren %62 hartzen baitute. 1995etik Europar Batasuneko kidea da eta 1999tik Eurogunekoa. Hiriburua Viena da. Austria-Hungariako Inperioaren botere zentrua izan zen, baina Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean Austria errepublika federal bilakatu zen. Bederatzi estatuk osatzen dute: Burgenland, Karintia, Austria Beherea, Austria Garaia, Salzburg, Estiria, Tirol, Vorarlberg eta Viena. Munduko herrialde aberatsenetako bat da, 41.700 dolarreko per capita errentarekin (2011ko zenbatespena). Alemaniera da hizkuntza ofiziala, baina zenbait eskualdetan kroaziera, esloveniera eta hungarierak ere dute estatus hori.
|