About: dbpedia-eu:Asier_Serrano   Goto Sponge  Distinct  Permalink

An Entity of Type : dbo:Agent, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • Asier Serrano
comment
  • Asier Serrano Lasa (Eibar, Gipuzkoa, 1975eko maiatzaren 20a - ) euskal idazle eta kantugilea. "EH Sukarra" taldeko letragilea eta "Lorelei" taldearen abeslari eta gidari izandakoa da.Lorelei Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea izan zen.
sameAs
name
  • Asier Serrano
dct:subject
is primary topic of
birth place
birth date
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Asier Serrano Lasa (Eibar, Gipuzkoa, 1975eko maiatzaren 20a - ) euskal idazle eta kantugilea. "EH Sukarra" taldeko letragilea eta "Lorelei" taldearen abeslari eta gidari izandakoa da.Lorelei Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea izan zen. EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren Bada hiri gorri bat poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta geroago Tatuatu zenidan zerua kaleratu zuen. Azken urteetan, bakarkako zenbait disko kaleratu ditu Serranok, eta literatur ibilbidea ere egin du.[aldatu] Biografia 90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai eta Xabier Gantzarain, besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin Ane gutun galdua errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena Mikel Markez kantariarekin eta Joxemari Karrere ipuin kontalariarekin ondutako Igurtzi nazazu berriro, laztana ikuskizunarekin gertatu zen. 1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. Garaien laberintoan diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel Norton-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen Norton, eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten. Serranok argitaraturiko Bada hiri gorri bat poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektoaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako Nortonek sortutako musikak, eta 80ko hamarkadako pop taldeen soinutik gertu zegoen. Pop musika lasai eta erromantikoa morbo eta gau giroarekin nahastu nahi zuen Loreleik. Berehala grabatu zuten lehen diskoa, Bada hiri gorri bat (Gaztelupeko Hotsak, 1997), bi taldekide gehiagorekin -Jon Maza (bateria, Estigia) eta Mikel Irisarri (baxua, Katarro) -, eta hari eta haize moldaketekin. Harrera polita izan zuen lanak, beharbada pop doinuen gose zegoelako euskarazko musikaren kontsumitzailea. Horren ondorioz, egitasmoari jarritako urtebeteko epea luzatzea erabaki zuen taldeak. Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta Tatuatu zenidan zerua heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3). Bigarren diskoa plazaratu eta gero, banandu egin zen taldea. Geroztik, Serranok hiru disko kaleratu ditu bere izenean: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005). Bere hitzak hainbat talde eta abeslarik erabili dituzte kanturako: Gari, Exkixu, Eraso!, Jexuxmai Lopetegi, Tapia eta Leturia Band, Patxi Saiz... Halaber, idazle curriculuma ere nabarmen luzatu du Serranok azken urteotan, nobelak (Eskuetan mapak, 2007; Zuloan, 2007; Erlojugilea, 2009), narrazioak (Hoteleko kontuak, 2001) eta poesia liburuak (Picassoren zaldia, 2007) argitaratu baititu. 2016an bi poesia sari jaso ditu, Xabier Lete saria Linbotarrak poema bildumarekin eta Irun Hiria, Ate osteko itzalak liburuarekin. Euskal PEN Klubeko kidea da.
citizenship
nationality
is primary topic of
is band member of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2023 OpenLink Software