About: dbpedia-eu:Art_Garfunkel   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Art Garfunkel
comment
  • Arthur Ira Garfunkel edo Art Garfunkel (New York, 1941eko azaroaren 5a-) abeslari estatubatuarra, ezaguna batik bat Paul Simonekin batera osatu zuen Simon and Garfunkel musika bikoteagatik. Art Garfunkel eta Paul Simonek eskolan ezagutu zuten elkar, eta Tom and Jerry bikotea osatu zuten hasieran. Arrakasta handiko kantu bat grabatu zuten (Hey Schoolgirl), eta jendaurrean jotzen ere hasi ziren, baina ohiko ikasketak egiten jarraitu zuten, ikasketa musikalen ordez. Garfunkelek arkitektura eta matematika ikasketak egin zituen. Bien bitartean, elkarrekin kantatu zuten, baina hasierako rock and rolla alde batera utzi eta Simonen folk kantuak hobetsi zituzten.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Arthur Ira Garfunkel edo Art Garfunkel (New York, 1941eko azaroaren 5a-) abeslari estatubatuarra, ezaguna batik bat Paul Simonekin batera osatu zuen Simon and Garfunkel musika bikoteagatik. Art Garfunkel eta Paul Simonek eskolan ezagutu zuten elkar, eta Tom and Jerry bikotea osatu zuten hasieran. Arrakasta handiko kantu bat grabatu zuten (Hey Schoolgirl), eta jendaurrean jotzen ere hasi ziren, baina ohiko ikasketak egiten jarraitu zuten, ikasketa musikalen ordez. Garfunkelek arkitektura eta matematika ikasketak egin zituen. Bien bitartean, elkarrekin kantatu zuten, baina hasierako rock and rolla alde batera utzi eta Simonen folk kantuak hobetsi zituzten. Simonek hartu zuen kantuak idazteko ardura, eta Garfunkelek moldaketak egin zituen. Handik aurrera beren benetako izenez agertu ziren jendaurrean: Simon and Garfunkel. 1964an argitaratu zuten lehen diskoa, Wednesday Morning, 3 AM. Diskoak ez zuen oihartzun handirik izan, baina bi urte geroago izugarrizko arrakastarekin kaleratu zen ostera, The Sounds of Silence (Isiltasunaren hotsak) titulupean. 1960ko hamarraldiaren bukaerarako arrakasta handiko kantu sorta ederra lortu zuten: The Boxer, Mrs. Robinson eta Bridge over Troubled Water. Arrakastarekin batera, baina, Simon eta Garfunkelen arteko harremana desegiten joan zen, Garfunkelen antzezle izateko nahiagatik, neurri batean. Banandu ondoren, Simonek musikarekin jarraitu zuen bitartean, Garfunkelek zenbait saio egin zituen zineman: Catch 22 (1970), Carnal Knowledge (1971) eta, eten luze baten ondoren, Boxing Helena (1993). Bien bitartean, baina, zenbait disko grabatu zituen bakarlari gisa, arrakasta handiz: Angel Clare (1973), Breakaway (1975). 1978an berriro elkartu zen Simonekin, eta James Taylorrekin batera, Sam Cookeren bertsio arrakastatsu bat kantatzeko: (What a) Wonderful World. Elkarrekin kantatu zuten, baita ere, doako kontzertu jendetsu batean, New Yorkeko Central Parken. Nazioarteko jira bat egiteko saioak huts egin ondoren, bakarkako lanari ekin zion ostera: Garfunkel (1989), Up 'Till Now (1993).
thumbnail
is primary topic of
is band member of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2023 OpenLink Software