About: dbpedia-eu:Anthony_Accardo   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Anthony Accardo
comment
  • Anthony Accardo (izengoitiak: Big Tuna, Joe Batters ; Chicago, 1906ko apirilaren 28a - Ib., 1992ko maiatzaren 22a) estatubatuar mafiosoa izan zen. 1904an Chicagon kokatutako italiar etorkinen semea. Behe Chicagoko italiar auzoetan hezi zen. Alfonso Caponeren mafia-taldeetako ordezkari izan zen, eta etsaien aurkako eta mafiaren presioei eusten zieten hiritarrei zigorrak jartzeko lanetan espezializatu zen, 1920tik 1930era bitarteko krisi-garaian, batez ere. 1929ko San Valentin egunean, gobernu federalak agindutako Lege Lehorraren garaian, hirian nagusitasuna lortzeko lehian, Bugs Moranen talde aurkariko zazpi kide metrailatu zituztenetako bat izan zen. Capone kartzelatu ondoren, talde barruan mailaz igo, eta 1943an buruzagi nagusietako bat bihurtu zen. Garai horretan, zaldi-lasterketetako ap
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Anthony Accardo (izengoitiak: Big Tuna, Joe Batters ; Chicago, 1906ko apirilaren 28a - Ib., 1992ko maiatzaren 22a) estatubatuar mafiosoa izan zen. 1904an Chicagon kokatutako italiar etorkinen semea. Behe Chicagoko italiar auzoetan hezi zen. Alfonso Caponeren mafia-taldeetako ordezkari izan zen, eta etsaien aurkako eta mafiaren presioei eusten zieten hiritarrei zigorrak jartzeko lanetan espezializatu zen, 1920tik 1930era bitarteko krisi-garaian, batez ere. 1929ko San Valentin egunean, gobernu federalak agindutako Lege Lehorraren garaian, hirian nagusitasuna lortzeko lehian, Bugs Moranen talde aurkariko zazpi kide metrailatu zituztenetako bat izan zen. Capone kartzelatu ondoren, talde barruan mailaz igo, eta 1943an buruzagi nagusietako bat bihurtu zen. Garai horretan, zaldi-lasterketetako apustuen kontrol-sistema berrantolatu zuen, eta beste eskualde batzuetara zabaldu. Era berean, Las Vegasko apustu eta jokoen kontrola ere bereganatu zuen. 1951n, Washingtongo Senatuan deklaratzera deitu zuen Ernest Kefauver senatariak zuzenduriko Krimenaren aurkako Borroka Batzordeak, baina ezin izan zuten bere aurka ezer frogatu, nahiz eta askotan atxilotu zuten bahiketa, estortsio, lapurreta, hilketa, legez kanpoko jokoak zirela-eta. 50eko hamarraldian Sizilia eta Napoliko «familien» interesak batu, eta legez kanpoko negozioak legeztatzeari heldu zion, mafiaren eragina politikara zabalduz. 1957an zerga-ordainketei ihes egitea leporatzen ziotenez, familien buruzagitza Sam Giancana Momori utzi zion. Baina Accardo askotan agertu zen hark bideratutako gestioaren aurka, eta azkenik, 1975ean hil egin zuten Giancana. Dirudienez, Accardok ez zuen harrezkero kargu garrantzitsurik izan taldearen barruan.
thumbnail
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software