About: dbpedia-eu:Anna_Giordano   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Anna Giordano
comment
  • Anna Giordano (Messina, Sizilia, Italia, 1965) ekologista bat da, Naturaren Aldeko Mundu Funtsak Sizilian duen taldeko buruetako bat. Goldman saria irabazi zuen 1988an, eta ezaguna da hegaztien alde egiten duen lanagatik eta Messinako itsasarteaz gaindi egiten ari diren zubiaren aurka borrokatzeagatik, zubi horrek ingurumenean eragingo dituen kalteak direla eta.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Anna Giordano (Messina, Sizilia, Italia, 1965) ekologista bat da, Naturaren Aldeko Mundu Funtsak Sizilian duen taldeko buruetako bat. Goldman saria irabazi zuen 1988an, eta ezaguna da hegaztien alde egiten duen lanagatik eta Messinako itsasarteaz gaindi egiten ari diren zubiaren aurka borrokatzeagatik, zubi horrek ingurumenean eragingo dituen kalteak direla eta. Hegaztien Babeserako Italiako Ligako (Lega Italiana Protezioni Uccelli) kide egin zen sei urte zituela. 1981ean, isileko ehiztariek zementuzko bunkerretatik tiroka 17 hegazti nola botatzen zituzten ikusi ondoren, isileko ehiztarien kontrako borrokari ekin zion. Harrapari migratzaileak ehizatzea tradiziotzat zuen eta emakumeari toki agerikoenak ukatzen zizkion gizarte sexista hartan, Giordanok ez zuen langintza samurra izan. Poliziari, basozainei eta tokiko agintariei dei egiten zien legez kanpoko hilketa haiek geraraz zitzaten, baina ez zioten kasurik egiten. Hala ere, lan horri eutsi zion, eta mundu osoko gazteentzako kanpamentuak antolatu zituen, udaberriro, hegazti migrariei behatzeko eta ikusten zituzten isileko ehiztarien berri poliziari emateko. Ehiztariek mehatxuekin eta indarkeriarekin erantzun zioten. 1986an, su bonba batekin eraso zioten haren autoari, eta Giordano ozta-ozta atera zen onik. Geroago, etxean sartu zitzaizkion, eta postaz belatz bat bidali zioten hilik, mehatxu mezu batekin. Gainera, Giordano eta harekin batera hegazti migrariei behatzen ari zitzaizkien gazte talde bat eskopetekin tirokatu zituzten. Azkenean, Sizilian legea betearazteko ardura zutenek beren lanari ekin zioten, eta Giordanori hain agerikoa zen isileko ehiza gerarazteko lanean laguntzen hasi zitzaizkion.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software