About: dbpedia-eu:Andrea_Camilleri   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Andrea Camilleri
comment
  • Andrea Camilleri (Porto Empedocle, 1925eko irailaren 6a), idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendari italiarra. Oso gaztea zelarik, poesia eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez telebista, antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki Montalbano komisarioari buruzko serieko eleberriekin. Euskaraz, 2011n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, Gauaren usaina (L'odore della notte), Josu Zabaletak itzuli eta Ereinek argitaratua.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Andrea Camilleri (Porto Empedocle, 1925eko irailaren 6a), idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendari italiarra. Oso gaztea zelarik, poesia eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez telebista, antzerki eta zine munduan aritu izan da, batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki Montalbano komisarioari buruzko serieko eleberriekin. 1948an, Erromara joan zen, Arte Dramatiko Eskola Nazionalean zuzendaritza ikastaroa egitera. 1953tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta 1958tik 1988ra RAIn egin zuen lan batez ere, telebista eta irratirako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia horrek eragin nabaria egin zion literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta literatura-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala. Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, italiera eta siziliera nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; gainera, haren lanak ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu Siziliaren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari. 1978an argitaratu zioten lehen eleberria, Il corso delle cose —berez, hamar urte lehenago idatzia—, baina arrakasta txikiagoa izan zuen; bi urte geroago, 1980an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako Gela hirian, Garzanti argitaletxeak plazaratutako Un filo di fumo liburuarekin; XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldiaren ondoren, 1992an berriz ekin zion idazteari eta La stagione della caccia argitaratu zuen Sellerio Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen haren arrakasta: egun ere haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, batez beste 60.000 aletik gora saltzen baitira. Dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, zenbaitek errepikakorrak direla uste baitute. 1994an, La forma dell'acqua argitaratu zuen, Montalbano komisarioaren lehen polizia eleberria, eta orduantxe iritsi zitzaion arrakastarik handiena; 1995etik 2003ra fenomenoa handituz joan zen, batez ere 1998tik aurrera, RAI Montalbanori buruzko telesail ospetsu bat ekoizten hasi zenean, Luca Zingaretti aktorea izanik protagonista nagusia. Euskaraz, 2011n kaleratu zen lehen aldiz haren liburu bat, Gauaren usaina (L'odore della notte), Josu Zabaletak itzuli eta Ereinek argitaratua.
thumbnail
is primary topic of
is prop-eu:egilea of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software