About: dbpedia-eu:Alicia_Markova   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Alicia Markova
comment
  • Alicia Markova (Jaiotza-izena: Lilian Alicia Marks; Londres, 1910eko abenduaren 1a - 2004ko abenduaren 2a) britainiar dantzaria izan zen. Oso gazterik egin zuen debuta, hamalau urterekin, Diaghileven Ballet Errusiarrekin (1925-1929); baina lehenengo arrakasta George Balanchineren eskutik iritsi zitzaion, Urretxindorra balletarekin (1926). Diaghilev hil eta Ballet Errusiarrak desegin zirenean, Rambert Balletean eta Londresko Vic-Wellsen (1931-1935) jardun zuen, azken horretan prima ballerina gisa. Bera izan zen Giselle eta Beltxargen aintzira dantzatu zituen lehenengo dantzari ingelesa. 1935. urtean bere dantza-konpainia sortu zuen, Anton Dolinekin batera, Markova-Dolin Ballet taldea. Handik hamar urtera, London Festival Ballet izena hartu zuen. Markova errepertorio erromantikoko dantzari g
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Alicia Markova (Jaiotza-izena: Lilian Alicia Marks; Londres, 1910eko abenduaren 1a - 2004ko abenduaren 2a) britainiar dantzaria izan zen. Oso gazterik egin zuen debuta, hamalau urterekin, Diaghileven Ballet Errusiarrekin (1925-1929); baina lehenengo arrakasta George Balanchineren eskutik iritsi zitzaion, Urretxindorra balletarekin (1926). Diaghilev hil eta Ballet Errusiarrak desegin zirenean, Rambert Balletean eta Londresko Vic-Wellsen (1931-1935) jardun zuen, azken horretan prima ballerina gisa. Bera izan zen Giselle eta Beltxargen aintzira dantzatu zituen lehenengo dantzari ingelesa. 1935. urtean bere dantza-konpainia sortu zuen, Anton Dolinekin batera, Markova-Dolin Ballet taldea. Handik hamar urtera, London Festival Ballet izena hartu zuen. Markova errepertorio erromantikoko dantzari gisa nabarmendu zen; mugimenduen arintasuna, adierazpen samurra eta interpretaziorako grazia zituen ezaugarri nagusiak. Haren lanen artean aipagarriak dira, besteak beste, Beltxargen aintzira, Silfideak, Intxaur kraskailua, Pas de quatre eta abar, baina, zalantzarik gabe, Giselleren paperak eman zion XX. mendeko dantzari onenetakoaren ospea. Giselle interpretatzen hasi eta handik zortzi urtera Giselle eta neu izeneko liburua eman zuen argitara (1960). 1963. urtean amaitu zuen bere karrera dantzari gisa, baina, harrezkero, New Yorkeko Metropolitan Opera Ballet taldearen zuzendari izan zen (1963-1969). 1986. urtean Markova Remembers autobiografia eman zuen argitara.
thumbnail
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software