has abstract
| - Associazione Calcio Milan Milango futbol taldea da, munduko arrakastatsuenetarikoa. Txapeldunen Liga-a 7 aldiz, Kontinente arteko Futbol Kopa 3, FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa 1, Serie A (Italiako liga) 18 eta Italiako Kopa 5. Etxeko partiduak San Siro estadioan jokatu ohi ditu. Historikoki, AC Milango zaleak hiriko langileria izan da, eta Interrekoak, Milango beste talde nagusia, klase aberatsekoak izan dira. Hala ere, azken urteotan kontrako jarrera somatu da. Izan ere, AC Milan Silvio Berlusconiren esku geratu da, eta Inter Massimo Morattik, erdi-ezkerreko petrolio-negoziogileak, erosi baitu.
|