About: dbpedia-eu:Tximista_Gerra   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Tximista Gerra
comment
  • Tximista Gerra (alemanez: Blitzkrieg) Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek asmatu zuten estrategia militarra bat izan zen, etsaia ustekabean eta mugitu ezinik harrapatzea zen, bertan txikitzeko. Horretarako su-ahalmen handia behar zen, bat-batean erabili, infanteriak etsaia aurretik eraman, haren lerroetan barruraino sartu, atzealdea nahasi eta gainerako defentsa lerroak inguratu.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Tximista Gerra (alemanez: Blitzkrieg) Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek asmatu zuten estrategia militarra bat izan zen, etsaia ustekabean eta mugitu ezinik harrapatzea zen, bertan txikitzeko. Horretarako su-ahalmen handia behar zen, bat-batean erabili, infanteriak etsaia aurretik eraman, haren lerroetan barruraino sartu, atzealdea nahasi eta gainerako defentsa lerroak inguratu. Tximista Gerrak arma ezagunak erabili zituen, baina era berrian erabilita. Tankeak aldraka erabiltzen ziren eta, ehuneko taldeetan, fronte txiki bati erasotzen zioten, motordun artilleria eta infanteria lagun zituztela. Tankea edo gurdi korazatua izugarri hobetuta zegoen ingelesek Lehen Mundu Gerran asmatu zutenetik; alemanen tanke berriei Panzer esaten zitzaien eta pisu eta neurri handikoak ziren. 1942. urte erdialdean, Afrika iparraldeko basamortuan egin beharreko borroketarako, Kw IIIeta IV. fabrikatzen ziren, hogeita hamar toneladatik gorakoak eta Tigreak, ia hirurogeikoak. Alemaniako industriak milaka eraiki zituen: Sobietar Batasunaren inbasioan, Wehrmacht edo alemaniar armadak 8.000 tanketik gora zeuzkan Panzerdivisionen edo panzer sailetan. Horri esker, Alemaniako armadak lortu zituen su egiteko ahalmena eta azkartasuna jasanezinak ziren garai hartako armada guztientzat. Txoke indarrak osatzeko, injinerutza unitateak, transmisioetakoak eta aire erasoetarako artilleria ere bazituen. Airetik, lurrekoei aurrera egiten laguntzeko, eraso hegazkinek arerioen atzealdea suntsitzen zuten. Gerora, Aliatuek ere ikasi zuten tximista gerra eta armada korazatua erabiltzen Afrikaren iparraldean eta Sobietar Batasunean. Alemaniar Tiger tankeak baino txikiagoak baziren ere, britainiarren Churchill VII (40 t) eta Cromwell VII.ak eta amerikarren Sherman M4-ak (30 t) alemanei nagusitu zitzaizkien Saharako areetan eta Errusiako estepetan.
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2020 OpenLink Software