About: dbpedia-eu:Rickettsia   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : dbo:TopicalConcept, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • Rickettsia
comment
  • Rickettsia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kokobazilo itxura dutenak. Genero honetako bakterioak oso txikiak dira, haien neurriak birus handi baten parekoak izanik. Berezko ezaugarria dute, gainontzeko bakterioek ez dutena: zelula barneko parasito hertsiak dira, birusen antzera. Hots, ezin dute aske bizi, haien metabolismoa oso urria delako eta parasitatutako zelularen metabolismoaren menpe bizi behar dutelako. Prokariotoen artean Rickettsia eta Chlamydia besterik ez dira zelula barneko parasito hertsiak. Aerobioak dira, ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Rickettsia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kokobazilo itxura dutenak. Genero honetako bakterioak oso txikiak dira, haien neurriak birus handi baten parekoak izanik. Berezko ezaugarria dute, gainontzeko bakterioek ez dutena: zelula barneko parasito hertsiak dira, birusen antzera. Hots, ezin dute aske bizi, haien metabolismoa oso urria delako eta parasitatutako zelularen metabolismoaren menpe bizi behar dutelako. Prokariotoen artean Rickettsia eta Chlamydia besterik ez dira zelula barneko parasito hertsiak. Aerobioak dira, ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen. Howard T. Ricketts mediku estatubatuarraren omenez dute bakterio hauek haien izena. Ricketts-ek 1910ean frogatu zuen kokobazilo txiki horiek "Mendi Harritsuetako sukarra" izeneko gaitza eragiten zutela. Bere ikerketak burutzen ari zela, Ricketts-ek aipatutako gaitza hartu eta hil egin zen. Rickettsia batzuk giza-patogenoak dira, artropodoen bidez transmititzen direnak. Artropodo hauek odol-zurrupatzaileak dira (arkakusoak, zorriak, kaparrak...), eta bakterioaren bektoreak dira: gizakiari ziztada egiterakoan bakterio patogenoak inokulatzen dituzte odolean. Zelula barneko parasito hertsiak izanik, Rickettsiak ez dira laborategiko hazkuntza-inguruetan hazten, ezta medio aberatsenetan ere. Kultibo zelularrak, oilasko-enbrioiak eta animalia biziak erabiltzen dira laborategian Rickettsiak ugaltzeko, birusekin erabiltzen diren euskarri berdinak, alegia. Rickettsia patogenoek tifusa eragiten dute. Tifusa ez da gaitz bakarra, antzeko ezaugarriak dituen gaixotasun infekziosoen multzo bat baizik, Rickettsia desberdinez eragindakoa. Hona hemen tifus mota ohikoenak eta bakoitzarekin lotua dagoen bakterioa: * Tifus epidemikoa: Rickettsia prowazekii-k eragindakoa. * Tifus endemikoa: Rickettsia typhi-k eragindakoa. * "Mendi Harritsuetako sukarra" edo sukar makulatua: Rickettsia rickettsii-k sortua.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software