About: dbpedia-eu:Pablo_Artxanko   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : dbo:Agent, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • Pablo Artxanko
comment
  • Pablo Artxanko Zubiri (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1892ko urtarrilaren 15a, Buenos Aires, Argentina, 1962ko apirilaren 4a) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea izan zen.. Jatorriz familia karlista bateko semea izanik, bera ere gaztetan ideologikoki karlista izan zen. Gero euskal kulturarekiko zaletasunaren bidez abertzaletasunara hurbilduz joan zen. Comunión Nacionalista Vascaren Napar Buru Batzarreko kidea izan zen. 1930.en urtean nafar abertzaletasuna ordezkatu zuen Fortunato Agirre, Manuel Arantzadi, Leopoldo Garmendia eta Francisco Lordarekin "Hogeiren Batzordea"n CNV-EAJ berbatzeko ahaleginetan. Bergarako batzarrean parte hartu zuen, CNV-EAJko berbatu zituen batzarrean hain zuzen, baina azkenean 1930ean sortutako EAE-ANVra hurbilduz joan zen. Bertako kidea egin
sameAs
name
  • Pablo Artxanko Zubiri
  • Pablo artxanko
dct:subject
is primary topic of
death place
birth place
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Pablo Artxanko Zubiri (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1892ko urtarrilaren 15a, Buenos Aires, Argentina, 1962ko apirilaren 4a) Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea izan zen.. Jatorriz familia karlista bateko semea izanik, bera ere gaztetan ideologikoki karlista izan zen. Gero euskal kulturarekiko zaletasunaren bidez abertzaletasunara hurbilduz joan zen. Comunión Nacionalista Vascaren Napar Buru Batzarreko kidea izan zen. 1930.en urtean nafar abertzaletasuna ordezkatu zuen Fortunato Agirre, Manuel Arantzadi, Leopoldo Garmendia eta Francisco Lordarekin "Hogeiren Batzordea"n CNV-EAJ berbatzeko ahaleginetan. Bergarako batzarrean parte hartu zuen, CNV-EAJko berbatu zituen batzarrean hain zuzen, baina azkenean 1930ean sortutako EAE-ANVra hurbilduz joan zen. Bertako kidea egin zen eta alderdia bultzatu zuen bere jaioterrian. EAE-ANVko kide garrantzitsuenetarikoa izan zen Nafarroa Garaian. Artxanko 1931.en urtean EAE-ANVko lehendabiziko Batzore Eragile Nazionaleko kidean zen, eta urte hartako apirilean alderdiaren ordezkaria izan zen Iruñeako "Bloque Antidinastico" delakoan. Iruñeako alderdiaren batzarreko kidea izan zen baita ere. Guztiz baieztaturik ez badago ere, antza ELA sindikatuan afiliaturik egon zen. Nekazari ingeniaritza ikasi zuen eta gero Nekazari Ingeniaritzako Eskolan irakasle aritu zen lanbidez Iruñean bertan. Amaiurko gazteluaren defendatzaieak oroitzeko erakitako oroitgarriaren bultzatzailenetariko bat izan zen, 1920. urtean. Euskara ikasi zuen, eta Aingeru Irigarairekin batera Iruñeko aurreneko ikastola sortu zuen. Iruñeako Euskal Eskolen patronatoaren kide oso aktiboa izan zen irakaskuntza euskaraz sustatzeko. Eusko Gaztetxu Batza elkartea ere sortu zuen, haurrei euskal dantzak eta euskal kultura irakasteko. Eusko Ikaskuntzak egindako Euskal Estatuaren Estatuto Orokorraren bultzatzailea izan zen, 1931.ean. Garai hartan udaletxeak deseginda zeuden Primo de Riveraren diktadura eta gero, eta batzar gestorak zeuden udaletxeen buruan. Artxanko lanean aritu zen nafar udaletxeen gestorek 1932ko Iruñeako batzar erabakigarria atzeratzen Euskal Estatutoaren aldeko indar gehiago bildu ahal izateko. 36ko gerra hasterakoan faxistek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen eta Ipar Euskal Herriraino heldu zen muga zeharkatuz. Baionan denboraldi labur batez egon zen, eta bertako institutoaren irakaslea izan zen. Tarnosen ere bizi izan zen gero baina azkenean 1938ko azaroan, Hego euskal Herria jada erabat faxisten eskuetan erorita, Ramón Aldasoro, Santiago Cunchillos eta Isaac Lopez Mendizabalekin batera Buenos Airesera erbesteratu zen. Bertan Euskal Ordezkaritza osatu zuten. Artxanko bere famili osoarekin erbesteratu zen, Araceli Arbizu emaztea eta Miren, Matxalen, Jon eta Amaia seme alabekin. Santiago de Chilera mugitu zen bolada batez, bertako euskal diaspora bizitatzen, baina Buenos Airesera itzuli zen eta bertan bizi zen sendu arte. Euskera irakatsi zuen Buenos Airesko Laurak Bat elkartean eta jarraitu zuen aldizkari ezberdinetan euskaraz eta gazteleraz idazten. Euskal ordezkaritzako agerkari ofiziala zen Euzko Deyan, EAE-ANVko aldizkaria zen Eusko Lurran eta baita Galeuzcan. Euskarazko bere idazkietan jarraitu zuen "Irunsheme" bere ezizena erabiltzen. Argentinako atzerrian hil zen 1962ko apirilaren 4an.
citizenship
nationality
prop-eu:heriotzaData
prop-eu:jaiotzaData
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software