About: dbpedia-eu:Los_diez_libros_de_Fortuna_de_Amor   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Los diez libros de Fortuna de Amor
comment
  • Los diez libros de Fortuna de Amor Antonio de Lofraso militar eta olerkariak idatzitako artzain eleberri bat da, Bartzelonan 1573an argitaratua eta Miguel de Cervantesek Kixotearen I. zatiko VI. atalean On Kixoteren liburutegiko aukeraketa dontsuan aipatua. Lana, Quirrako kondeari eskainia, Frexano (dirudienez, pertsonaia hau egilean bertan oinarritua dagoelarik, Lofrasok sardinieraz lizarra esan nahi baitu) eta Fortuna artzain andre ederraren arteko maitasun zintzoa kontatzen du. 56 tertzetotan banatutako 168 bertsotan eginiko olerki luze batekin amaitzen da, "Testamento de Amor" izenekoa.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Los diez libros de Fortuna de Amor Antonio de Lofraso militar eta olerkariak idatzitako artzain eleberri bat da, Bartzelonan 1573an argitaratua eta Miguel de Cervantesek Kixotearen I. zatiko VI. atalean On Kixoteren liburutegiko aukeraketa dontsuan aipatua. Lana, Quirrako kondeari eskainia, Frexano (dirudienez, pertsonaia hau egilean bertan oinarritua dagoelarik, Lofrasok sardinieraz lizarra esan nahi baitu) eta Fortuna artzain andre ederraren arteko maitasun zintzoa kontatzen du. 56 tertzetotan banatutako 168 bertsotan eginiko olerki luze batekin amaitzen da, "Testamento de Amor" izenekoa. On Kixoteren herrixkako apaizak, Pero Pérezek, aipaturiko aukeraketa horretan Apolo Apolo izan zenetik, musak musa eta olerkariak olerkari, ez da idatzi hain liburu barregarri eta zentzugaberik, eta, bere bidetik, munduan argitaratu diren genero honetako liburu guztietatik hoberena eta bakarrena dela, eta irakurri ez duenak, kontuan izan dezala sekula ez duela ezer onik irakurri. (Martín de Riquer akademikoaren arabera, dena dela, "lorea trufazkoa da eta hain zuzen ere zentzugabea izateagatik salbatzen da"). Lanaren VI. liburuan Dulcineo izeneko artzain gizon bat eta Dulcina izeneko artzain emakume bat agertzen dira, Cervantesentzat Dulcinea Tobosokoaren pertsonaia sortzeko inspirazio iturri izan zitezkeenak. Los diez libros de Fortuna de Amor Londresen berrinprimatu zuen 1740an gaztelaniako maisua zen Pedro Pinedak, nork lan hau estimagarritzat hartzen zuen bere "ontasun, dotoretasun eta zorroztasunagatik".
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software