About: dbpedia-eu:Ku_Klux_Klan   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Ku Klux Klan
comment
  • Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batuetako hainbat taldek bereganatutako izena da, talde hauek arraza zuriaren nagusitasuna, antisemitismoa, arrazakeria, antikomunismoa, xenofobia eta geozentrismoa dauzkate ardatz ideologiko. Sarritan erakunde hauek terrorismoa, indarkeria eta gurutzeak erretzea bezalako mehatxuzko ekintzak erabili izan ohi dute, batez ere euren biktimak zapaltzeko.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Ku Klux Klan (KKK) Estatu Batuetako hainbat taldek bereganatutako izena da, talde hauek arraza zuriaren nagusitasuna, antisemitismoa, arrazakeria, antikomunismoa, xenofobia eta geozentrismoa dauzkate ardatz ideologiko. Sarritan erakunde hauek terrorismoa, indarkeria eta gurutzeak erretzea bezalako mehatxuzko ekintzak erabili izan ohi dute, batez ere euren biktimak zapaltzeko. Klanaren lehendabiziko taldea 1865ean agertu zen eta Ameriketako Estatu Konfederatuen Gudarosteko kide beteranoek osatzen zuten, Gerra Zibilaren ostean gertatu zen berreraikitzeren aurka oldartu zirelarik. Laster erakundeak bere helburuak lortzearren indarkeriazko metodoak bereganatu zituen, denbora laburrean euren aurkako kontraekintza bat eman zen eta erakundearen gainbehera etorri zen, hegoaldeko eliteek gudaroste federalak Hegoaldeko Estatuetan egotearen aitzakiatzat Klana bera hartzen baitzuten. 1870an Ulysses S. Grant Lehendakari Errepublikarrak KKK formalki desegin zuen, horretarako 1871ko Eskubide Zibilen Agiria sortu zelarik ("Ku-Klux Klan Agiria" bezala ezaguna). 1915an izen berbera zeraman erakunde berri bat eratu zen, batez ere komunikabideek jendetzan zuen boterean oinarrituta. The Birth of a Nation filmak, bai eta ustezko hiltzailea zen Leo Franken epaiketa eta lintxamenduak garaieko kazeta kroniketan azaleratutako antisemitismoak lehen aipatutako oinarri hori sendotzen lagundu zuten. Bigarren KKK erakunde ganorazkoagoa izan zen, kidetasun erregistratua eta estatu nahiz herrialdeko egitura nazional batekin. Kideen kopurua 4tik 5 milioi artekoa izan zen. Klanaren ospea 1929ko Depresio Handiaren ostean beheruntz egin zuen, Bigarren Mundu Gerrarekin bere ondoa jo zuelarik, Klaneko kide nabarmen batzuk Alemania naziaren aldeko agertu baitziren. Ordudanik izena talde ezberdinek erabili izan ohi dute, bai Eskubide Zibilen Agiriaren aurka agertzen zirenak, bai eta 1950-1960 hamarkadetako segregazioaren aurkako agiriaren alde ez zeudenak ere. Erakunde hauetako hainbat kide zenbait krimenengatik zirgotuak izan ziren. Nahiz eta gaur egun dozenaka erakundeek izen hori edo bere zati bat beren izendapenetan erabiltzen jarraitzen dute, benetako kidetasunaren kopurua zenbait miletan zenbatu daiteke. Talde hauek, euren artean banandutako ekintza isolatuen bidez, muturreko gorrotodun taldetzat hartuak ohi izan dira. Estatu Batuetako erlijio gizonek, politikariek, nahiz jende multzo handien aurrean lanean dabiltzen komunikabideek KKK taldea erabat gaitzesten dute.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software