About: dbpedia-eu:Jean_Hamburger   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Jean Hamburger
comment
  • Jean Hamburger (Paris, 1909ko uztailaren 15a - 1992ko otsailaren 1a) frantses medikua izan zen. Nefrologiaren aitzindaria, eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea eta lehendakaria, 1960-1963 bitartean. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, Sorbonan, eta medikuntzakoak gero. 1930tik 1940ra, zenbait azterketa kliniko egin zituen Parisko erietxeetan: zaintza-metodo berriak saiatu zituen, elektrolito-gorabeheren eta giltzurrunetako gaitzen arteko loturak aztertu zituen, eta giltzurrun artifiziala asmatzeko lanak gainbegiratu zituen. 1952an Hamburgerren taldeak giltzurrun bat txertatu zuen, eta hartzailea bizi izan zen denbora garrantzi handikoa gertatu zen histobateragarritasuna aztertzeko. Aurrerago, giltzurrunaren histologia eta immunologiari buruzko azterketa sakonak egin z
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Jean Hamburger (Paris, 1909ko uztailaren 15a - 1992ko otsailaren 1a) frantses medikua izan zen. Nefrologiaren aitzindaria, eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea eta lehendakaria, 1960-1963 bitartean. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, Sorbonan, eta medikuntzakoak gero. 1930tik 1940ra, zenbait azterketa kliniko egin zituen Parisko erietxeetan: zaintza-metodo berriak saiatu zituen, elektrolito-gorabeheren eta giltzurrunetako gaitzen arteko loturak aztertu zituen, eta giltzurrun artifiziala asmatzeko lanak gainbegiratu zituen. 1952an Hamburgerren taldeak giltzurrun bat txertatu zuen, eta hartzailea bizi izan zen denbora garrantzi handikoa gertatu zen histobateragarritasuna aztertzeko. Aurrerago, giltzurrunaren histologia eta immunologiari buruzko azterketa sakonak egin zituen, eta artikulu eta liburu asko idatzi zituen horren gainean. 1962an Hamburgerren taldeak giltzurruna arrakastaz txertatzea lortu zuen. Frantzian egiten zen lehen organo-txertaketa zen. Hurrengo urtean, hildako baten gorputzeko organoaren txertaketa arrakastaz amaitzea lortu zuten. Hamburgerrek Ohorezko Legioaren saria jaso zuen, eta Merituaren Ordenarena. Txertaketarako Nazioarteko Elkartearen lehendakari izan zen 1968tik 1970ra, eta Medikuntza Akademia Nazionaleko kide, besteak beste. 1991n Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari izendatu zuten.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software