About: dbpedia-eu:James_Stewart   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : dbo:Artist, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • James Stewart
comment
  • James Maitland Stewart, (Indiana, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen. Pantailan bere izaera zela eta famatua, bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen.
sameAs
name
  • James Stewart
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
death place
birth place
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • James Maitland Stewart, (Indiana, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen. Pantailan bere izaera zela eta famatua, bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen. Aktorearen lehen asmoa arkitekto izatea zen, azkenean antzerki-talde batean hartu zuen parte, eta Henry Fondarekin eta Margaret Sullavanekin egin zuen bat bertan. Bere filmeen artean, beteak beste, El hombre que sabia demasiado (1956), La ultima bala (1957), Vertigo (1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira aipagarrienak. James Maitland Stewart 1908.eko maiatzaren 20an jaio zen Indianan (Pennsylvania, AEB). Stewarten lehen asmoa arkitekto izatea zen, baina Joshua Loganekin egin zuen topo eta University Players antzerki-taldean hartu zuen parte. bertan ezagutu zituen Stewartek, besteak beste, Henry Fonda eta Margaret Sullavan. Geroago New Yorkera joan zen Fondarekin batera, eta Broadwayn hasi zen lanean. Bertan egindako lanek kritika oso onak izan zituen. Stewartek Metro-Goldwyn-Mayer etxeak antolatutako proba batzuetan hartu zuen parte, eta 30.eko hamarkadan kontratua lortu zuen produkzio-etxe garrantzitsuarekin. The Murder Man (1935) filmarekin egin zuen debuta aktoreak, eta urtebete geroago zortzi filmetan hartu zuen parte Stewartek. Horien artean, aipatzekoak dira Nacida para la danza (1936), Rose Marie (1936), Next Time We Love (1936) eta Ella, el y Asta (1936). James Stewart Hollywoodeko izar handi bilakatu zen Vive como quieras (1938) Frank Capra zuzendariaren filmean lan egin zuenean. Hortik aurrera, film ugari egin zituen aktoreak, eta 30.eko hamarkadako azken urteetan Arizona (1939), El lazo sagrado (1939), En este mundo traidor (1939) eta Caballero sin espada (1939) filmen protagonista izan zen. Azken horrekin, gainera, Oscar sarietarako izan zen izendatua. 40ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte Stewartek, eta jeneral kargua lortu zuen. Horren ondorioz, garai hartan ez zituen hainbeste film egin. Hala ere, bere ibilbideak etena izan zuen arren, oso ospetsu egin zen urte haietan Stewart. Armadan sartu aurretik The Mortal Store (1940), El bazar de las sorpresas (1940), No puedo vivir sin ti (1941) eta Historias de Filadelfia (1940) pelikulak filmatu zituen. Azken film horretan Cary Grantekin eta Katharine Hepburnekin egin zuen lan Stewartek, eta gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen. Bost urtetan zineman lan egin barik egon ondoren, gerraostean egin zuen lehen filma It's a Wonderful Life ("Bizitza Zoragarria Da", 1946) izan zen. Frank Capraren film horrekin Oscarretarako izendatu zuten berriro ere Stewart. 1940 eta 1950eko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktorearentzat. Garai hartan egindako lanekin zinearen historian sartu zen Stewart: Yo creo en ti (1948), La soga (1948), The Stratton Story (1949), Harvey (1950), Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952), El mayor espectaculo del mundo (1952), Colorado Jim (1953), Bahia negra (1953), Musica y lagrimas (1954), Rear Window ("Atzealdeko Lehioa", 1954), The Far Country (1955), The Man from Laramie ("Laramieko Gizona", 1955), The Man Who Knew Too Much ("Gehiegi Zekien Gizona", 1956) , La ultima bala (1957), Vertigo ("Bertigoa", 1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira bi hamarkada horietako pelikula esanguratsuenak. 1960ko hamarkadan film gutxiago egiten hasi zen Stewart, baina John Fordekin bi western egiteko aukera izan zuen: Dos cabalgan juntos (1961) eta The Man Who Shot Liberty Valance ("Liberty Valance Hil zuen Gizona", 1962). Gainera, How the West Was Won ("Nola Irabazi Zen Mendebaldea", 1962) filmean ere hartu zuen parte Indianako aktoreak. Mr. Hobbs take a vacation (1962), Take her, She?s mine (1963) eta Dear Briggite (1965)pelikulen protagonista ere izan zen Stewart. 1980ko hamarkadaren hasieran utzi zuen zinemaren mundua aktoreak. 1997.eko uztailaren 2an zendu zen James Stewart Los Angelesen, 89 urte zituela.
alias
  • Jimmy Stewart
award
birth name
  • James Maitland Stewart
IMDB id
  • 0000071
known for
thumbnail
prop-eu:heriotzaData
prop-eu:irudia
  • Nakedspur trailer 3.jpg
prop-eu:jaiotzaData
is primary topic of
is starring of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software