About: dbpedia-eu:Jacob_Jordaens   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Jacob Jordaens
comment
  • Jacob Jordaens (Anberes, 1593ko maiatzaren 19a - Anberes, 1678ko urriaren 18a) flandriar margolaria izan zen. Adam Van Noorten ikaslea izan zen eta haren alabarekin ezkondu zen. Rubens (1640) eta Van Dyck (1641) hil ondoren, Herbehereetako garai hartako azken maisua da. Jordaensen estiloan berebiziko garrantzia izan zuten Rubensen, Caravaggioren eta Bassanoren lanek. Bere garaiko beste artista askok ez bezala, ez zuen bere jaioterria utzi nahi izan, eta abertzaletasun sutsu horren kutsua nabarmena da bere koadroetan ere.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Jacob Jordaens (Anberes, 1593ko maiatzaren 19a - Anberes, 1678ko urriaren 18a) flandriar margolaria izan zen. Adam Van Noorten ikaslea izan zen eta haren alabarekin ezkondu zen. Rubens (1640) eta Van Dyck (1641) hil ondoren, Herbehereetako garai hartako azken maisua da. Jordaensen estiloan berebiziko garrantzia izan zuten Rubensen, Caravaggioren eta Bassanoren lanek. Bere garaiko beste artista askok ez bezala, ez zuen bere jaioterria utzi nahi izan, eta abertzaletasun sutsu horren kutsua nabarmena da bere koadroetan ere. Jordaens 1620-1630 hamarraldian hasi zen bere estilo propioa finkatzen. Oro har, indar handiko irudiak egin zituen, oso adierazgarriak eta edukiaren aldetik oso landuak. Kolore biziak erabili zituen eta koloreen arteko konbinazio bortitzak asmatu zituen. Bere koadroetako marrazkiak ere gogorrak dira, eta argi-itzal nabarmenak eratzen dituzte. Argia eta kolorea lantzeko zuen trebetasun berezia 1625-1630 bitarteko obretan antzematen da gehien. Rubensek eta Van Dyckek molde arranditsu eta aristokratikoa erabili zuten bezala, Jordaensek, aldiz, estilo adierazgarriagoa, sentsualagoa erabili zuen. Bere koadro batzuetan jende asko agertzen da, pilatuta bezala; pertsonaia sendoak, lodikoteak, aurpegi gorrikoak dira oro har, eta sarritan arrunkeria ere nabari da. Geroko lanek, ordea, aberastasuna eta indarra galdu zuten. 1640. urtetik aurrera Greenwicheko jauregia apaintzeko lanean jardun zuen buru-belarri. 1648tik aurrera, berriz, Suediako Kristina erreginaren margolari izan zen, eta 1652an Hagako Huis ten Bosch etxaldea apaindu zuen. Lan horretan antzematen da Jordaensen azkenaldiko neurrigabetasunerako eta patetismorako joera. Azpimarratzekoak ditu Denboraren garaipena eta Orangeko Frederiko Henrikeren garaipena muralak; arkitektura-apainduraren maisulantzat hartuak dira, eta bertan alegoria konplexua, kolore biziak eta forma bihurriak nahasten dira. Bere sorterriko gaiak izan zituen oinarri; jaiak, festak, etab. Errege haurra lanean, Flandriako burgesen eta nekazarien irudiak egin zituen. Kalbinista egin zen, baina eliza katolikoetan ere lan handia egin zuen. Jordaensek egindako erretratuak arrakasta handikoak izan baziren ere, genero hori ez zuen asko landu. Ruytergo almirantea eta Andre zaharra dira erretratu ezagunenak. Beste lan aipagarri batzuk: Ebanjelariak, Martin Santua gizon bat sendatzen, Moises haitza jotzen.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software