About: dbpedia-eu:Fermin_Herran   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Fermin Herran
comment
  • Fermín Herrán y Tejada (Añana, 1852ko uztailaren 7a - Bilbo, 1908ko irailaren 26a) idazle eta ikertzaile euskaltzale eta mezenas masoi arabarra izan zen. Euskal Pizkundeko egile arabarrik nabarmenetarikoa da, "Biblioteca Bascongada" delakoaren sortzailea izan baitzen. Bestela, alde batetik, "Revista de las Provincias Euskaras" izeneko aldizkaria zuzendu zuen haren hiru urteko ibilbidean, 1878tik 1881era, Gasteizko Atenoaren bidez. Bestetik, 1896an "Discurso de Moraza sobre los Fueros Vascos" izenburuko bi liburukiak argitaratu zituen.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Fermín Herrán y Tejada (Añana, 1852ko uztailaren 7a - Bilbo, 1908ko irailaren 26a) idazle eta ikertzaile euskaltzale eta mezenas masoi arabarra izan zen. Euskal Pizkundeko egile arabarrik nabarmenetarikoa da, "Biblioteca Bascongada" delakoaren sortzailea izan baitzen. Bestela, alde batetik, "Revista de las Provincias Euskaras" izeneko aldizkaria zuzendu zuen haren hiru urteko ibilbidean, 1878tik 1881era, Gasteizko Atenoaren bidez. Bestetik, 1896an "Discurso de Moraza sobre los Fueros Vascos" izenburuko bi liburukiak argitaratu zituen. Zuzenbideko ikasketak egin bazituen ere ez zen abokatu lanetan aritu eta idazten hasi zen gaztetan. Foruen deuseztatzeak (1876) eragin handia izan zuen Herránengan eta foruen aldeko lanetan hasi zen handik aurrera. 1878. urtean Revista de las Provincias Eúskaras agerkaria sortu zuen Gasteizen. Urte berean Biografía de don Mateo de Moraza liburua eman zuen argitara eta hurrengo urtean bibliografia artikuluz osaturiko bilduma bat plazaratu zuen Estudios izenburupean. 1880an Echegaray, su tiempo y su teatro argitaratu zuen eta 1888. urtean Apuntes para una historia del teatro español antiguo. 1896an Biblioteca Vascongada sortu zuen Bilbon (6 urteetan 60 liburu plazaratu zuen eta foruen alde azaldu zen haietan). Harenak dira, halaber, Aplausos y censuras (1898), Bilbao Contemporáneo (amaitu gabea) eta Compendio de la Historia de Bizcaya (1903) obrak. Idazle eta hizlari bikaina izan zen.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software