About: dbpedia-eu:Felixmarte_de_Hircania   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Felixmarte de Hircania
comment
  • Felixmarte de Hircania zalduntza liburu espainiar bat da, lehen aldiz Valladoliden 1556an argitaratua Parte primera de la grande historia del muy animoso y esforzado Príncipe Felixmarte de Hircania y de su extraño nacimiento izenburuarekin. Melchor Ortega ubedarrak idatzi zuen, Juan Vázquez de Molinari eskaini ziona, Guadalcanaleko komendadorea eta Filipe II.a Espainiakoaren idazkaria zena. Liburu honen azal 1533an argitaratu zen Platir izeneko zalduntza liburutik imitatua izan zen.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Felixmarte de Hircania zalduntza liburu espainiar bat da, lehen aldiz Valladoliden 1556an argitaratua Parte primera de la grande historia del muy animoso y esforzado Príncipe Felixmarte de Hircania y de su extraño nacimiento izenburuarekin. Melchor Ortega ubedarrak idatzi zuen, Juan Vázquez de Molinari eskaini ziona, Guadalcanaleko komendadorea eta Filipe II.a Espainiakoaren idazkaria zena. Liburu honen azal 1533an argitaratu zen Platir izeneko zalduntza liburutik imitatua izan zen. Itzulpen faltsuaren topikoa jarraituz, Melchor Ortegak lan hau jatorrian grezieraz Philossio Ateniense historialariak idatzi zuela eta Melchorrek berak gaztelaniara toskaneraz Francesco Petrarcak idatzitako bertsio batetik abiatuta itzuli zuela dio. Lan hau XVI. mendearen erdialdeko zalduntza liburu tipiko bat da, eta arlo askotan Amadis de Gaulan inspiratua dago. Cervantesek, Kixotearen zenbait pasartetan aipatzen duena Florismarte de Hircania izenarekin bere estiloaren gogortasun eta lehortasuna kritikatu zituen. Alabaina, Melchor Ortega lehen mailako egile bat ez dela argi egon arren, lanak atal dibertigarriak ditu eta liburu mota hauen zaleak berdan irakurketa atsegineko pasarte ugari topa dezake oraindik. Felixmarte de Hircania hiru zatitan banatua dago: lehena 49 atalekoa, bigarrena 64koa eta hirugarrena 41ekoa. Flosarán de Misia printzearen balentriak eta honek Martedina printzesarekin, Alemaniako enperadorearen alabarekin duen maitasun harremana kontatzen ditu, norekin ezkutuka ezkontzen den. Ezkontza honetatik jaiotzen da Felixmarte de Hircania, Leandís del Fosadok eta honen emazte Lerinak hazten dutena Doncel de la Aventura izenarekin. Konstantinopolisko enperadorearen alaba zen Claribea printzesaz maiteminduta, Flosaranek zaldun izendatzen du, hau bere aita dela jakin gabe, eta abentura ugari betetzen ditu. Liburua laugarren zati baten iragarpenarekin amaitzen da, sekula argitaratu ez zena.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2020 OpenLink Software