About: dbpedia-eu:Espresionismo   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : skos:Concept, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
type
label
  • Espresionismo
comment
  • Espresionismoa 1905-1925 urteetan Ipar Europan eta, bereziki, Alemanian zabaldutako abangoardiako arte mugimendua izan zen. Artearen arlo ezberdinetan garatu zen, hala nola, margolaritza, arkitektura, literatura, antzerkia, zinema, musika eta dantza. Espresionismoa Alemanian hasi zen hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu Gerraren ondoren.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Espresionismoa 1905-1925 urteetan Ipar Europan eta, bereziki, Alemanian zabaldutako abangoardiako arte mugimendua izan zen. Artearen arlo ezberdinetan garatu zen, hala nola, margolaritza, arkitektura, literatura, antzerkia, zinema, musika eta dantza. Espresionismoa Alemanian hasi zen hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu Gerraren ondoren. XIX. mendearen bukaeratik 1925. urte ingurua arte, Lehen Mundu Gerraren aurreko giro gorabeheratsu eta ilunaren inguruan zabaldu zen espresionismoa, Alemaniatik Europa guztira. Margolaritzari dagokionez, inpresionismoaren eta naturalismoaren kontrako erreakzio gisa antolatu zen higikunde espresionista. Aitzindariak Vincent van Gogh, Edvard Munch, James Ensor, Georges Rouault eta Gustav Klimt izan ziren. Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua: norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea. Alemanian bi taldek jarri zituzten estetika modu berri haren oinarriak: Die Brücke eta Der Blaue Reiter taldeek hain zuzen. Die Brücke (euskaraz Zubia) taldea 1905ean sortu zen, Dresden hirian, tradizio akademikoarekin hautsi eta orduko gizarteari aurre egin nahiak elkartzera bultzatu zituen artista batzuen ekimenez. Talde hartatik sortu ziren Alemaniako espresionismoaren lehenengo adierazpenak. Taldearen burua Ernst Ludwig Kirchner pintorea (1880-1938) izan zen. Der Blaue Reiter (euskaraz Zaldun urdina) taldea, berriz, 1910ean sortu zen, Munichen, artearen adierazpideak berriztatzeko asmoz bildu ziren pintore batzuen ekimenez. Taldearen fundatzaileak Vasili Kandinski (1866-1944) eta Franz Marc (1880-1916) margolariak izan ziren.
thumbnail
is dct:subject of
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software