About: dbpedia-eu:Emiliano   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Emiliano
comment
  • Emiliano, latinez Marcus Aemilius Aemilianus (207-253), erromatar enperadorea izan zen 253ko hilabete batzuetan. 251n, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak godoen aurka borrokatzen ari zirela, Treboniano Galo, Mesiako gobernatzailea, enperadore izendatu zuten legioek. Emilianok Mesia eta Panonia probintzietako burua hartu zuen. Haren ardura nagusia Danubioko muga defendatzea zen, batez ere Kniva godoen erregearen kontra.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Emiliano, latinez Marcus Aemilius Aemilianus (207-253), erromatar enperadorea izan zen 253ko hilabete batzuetan. 251n, Dezio eta Herenio Etrusko enperadoreak godoen aurka borrokatzen ari zirela, Treboniano Galo, Mesiako gobernatzailea, enperadore izendatu zuten legioek. Emilianok Mesia eta Panonia probintzietako burua hartu zuen. Haren ardura nagusia Danubioko muga defendatzea zen, batez ere Kniva godoen erregearen kontra. Nolanahi ere, Treboniano Galok ez zuen oso ospe onik lortu legioen artean, batik bat 251n godoekin sinatutako bake-hitzarmen umiliagarriagatik eta Sapor I.ak, pertsiarren erregeak, Siria probintzia konkistatu zuela eta. Nahigabe horren hildotik, Emilianok Knivari agindutakoa ordaintzeari muzin egin zion 253an. Godoek orduan mugako probintziak inbaditu zituzten, erromatarrek ordaintzera behartzeko. Emilianok aurre egin zien, eta, udarako, garaitu zituen. Erromako ohorea salbaturik ikusita, legioek enperadore aldarrikatu zuten. Aldarrikapen hori gauzatzeko, Erroma aldera jo zuen. Galo eta Volusiano enperadoreek armada handia bildu zuten, tronua bere esku gera zedin. Nolanahi ere, bi armadek ez zuten elkarren kontra borrokatu, Galoren soldaduak matxinatu zirelako. Bi enperadoreak hil zituzten. Honela, tronua Emilianok hartu ahal izan zuen. Erromako Senatuak berehala onartu zuen izendapen hori, eta Augusto titulua eman zion Emilianori. Hala ere, Valerianok, Rhin probintzietako jeneralak, Galori fidela jarraitzen zuen. Mendekua hartu nahian, Erromara abiatu zen. Borroka baino lehen, Galori gertatu zitzaion bezala, aurkariak gainditzea ezinezkoa zelakoan, bere soldaduek Emiliano hil zuten 253ko irailean.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software